Larrialdi klimatikoa
Erregai-fosilen eta kontsumo globalizatuaren erabileran oinarritutako ekoizpen eta kontsumo eredu hegemonikoen ondoriozko krisi eko-sozialak eta klimatikoak, arriskuan jartzen du planetako bizitza.
Hau dela eta, hurrengo ostiralean hilak 27, klimaren aldeko mundu greba deialdia dago. Greba honetarako 300 erakunde baino gehiago bildu dira eta larrialdi egoera berehala deklaratzea eta berotegi efektuko gasak murrizteko neurriak hartzea eskatzen dute.
Greba mundiala oso beharrezkoa dela ikusten da eta horretarako 4 gai hauek jorratu behar dira:
- Egoeraren larritasuna onartzea, gobernuek ezin dute honekin gezurretan jarraitu eta eman beharreko lehenengo pausoa egia esatea da.
- Naturarekiko kontsumo-ohitura arduratsuak eta errespetuzkoak lortzeko neurri zehatzak hartzea. Hau da, kontsumo ohiturak guztiz eraldatzea.
- Langile kaltetuei sektore jasangarrietan lanpostuak ziurtatzea. Trantsizio ekologikoa justizia sozialetik egin behar da, inor atzean utzi gabe.
- Trantsizioa era justuan, demokratikoan eta jasangarrian egitea.
Greba, ikasle, kontsumo eta lan esparruetan emango da. Ikasle mugimenduak izan dira honen bultzatzaile oso garrantzitsuak. Greta Thunberg ikasle eta aktibista suediarra izan zen Fridays For Future mugimenduaren sortzailea eta mugimendu hau izan da Larrialdi Klimatikoaren bultzatzaile nagusia.
Uztailaren amaierarako 16 herrialdek eta 800 administrazio baino gehiagok larrialdi krisia deklaratuta zuten.
Administrazioek hartutako neurri batzuk 2030.urtean diesel eta gasolina kotxeen salmenta debekatzea, energia berriztagarrien sustapena, ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea handitzea, erabilera bakarreko plastikoak debekatzea… dira.
Euskal herrian historikoki mugimendu ekologista potenteak egon dira beti. Araban konkretuki Garoñaren aurkako mugimenduak pisu handia izan du eta mobilizazio asko eta jende askoren babesa lortu du. Baina ezin gara hor geratu, borroka ekologikoan jarraitu behar dugu.
Aldaketa honen koste ekonomikoa pertsona, herrialde eta enpresa dirudunen artean asumitu beharra dago. Honen alde mugitzen ez bagara, boteretsu eta dirudunek haien gustura egingo dute.
Guzti hau lehengo aldiz entzunda ezinezkoa dirudi. Nola biziko gara plastikorik gabe? Eta nola biziko gara gasolina kotxerik gabe? Kontsumo eraldaketa bat egon behar duela esan dut lehen, oinarritik abiatu behar den eraldaketa bat izan behar da hau. Honela bizitzea ezinezkoa ez da baina esfortzu eta eraldaketa handi bat behar du eta eraldaketa hau ostiral honetan bertan hasi dezakegu.
Itxaso Perez Garcia
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!