La hora boba
Duela aste batzuk, lagun batekin hitz egiten, kontatzen zidan euren gazte garaietan bazela jai herrikoietan “la hora boba” edo “la hora tonta” deitzen zuten tarte bat. Jaia amaitzear zela, eta gau osoan zehar euskal musika, eta bereziki, euskal rock erradikalarekin gozatzen ibili eta gero, tarte batez modan zeuden erdareetako abestien soinuaz dantza eta kanta egiten zuten.
Alternatibo, aldarrikatzaile eta zirikatzaileak ziren jai horietan musika ere balore horiekin bat egiten zuen eta tarte batez, kontradikzioari eutsi eta bat egiten ez zuten letra eta hizkuntzekin ere gozatzeko aukera zuten orduko gazteak.
Elkarrizketa horren harira hausnartzen hasi ginen, zenbat aldatu ote diren gure jaiak eta gure gozamenerako tarteak. Egun, ez dago ordu tontorik, gau tontoak baizik. Zortea dugu giroko taberna eta jai alternatiboetara joan eta euskarazko abestiak tarte nabarmena badute. Nahiago dugu La Rosalia, Bad Gyal eta halakoekin dantzatzen zoratu Euskal Herrian eta euskaraz ekoizten den era guztietako musika alternatiboarekin gozatzea baino.
Diodana txikikeria dirudien arren, egoera orokor baten isla deritzot. Baloreen ordu boboaren garaia dela sumatzen dut, non gero eta urrunago gauden gure herria sortu duten balore iraultzaileetaz eta gero eta gehiago erortzen ari garen globalizazioaren eta uniformizazioaren tranpan. Gizarte indibidualistak pertenentzia sentimenduak ahuldu ditu eta gaur egun ez da erreza ezberdintzea hemengo edo hango jai bat, eskuineko edo ezkerreko pertsona bat balore askatzaileak eta atzerakoiak.
Esaldi zahar batek bazioen: Alda dezagun mundua, munduak gu aldatu aurretik. Esango nuke berandu goazela.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!