Korrika
Apirilaren 4an hasi zen Garesen eta apirilaren 14ean heldu Gasteiza. Bi urtez behin izaten da KORRIKA. Nik uste denok ados gaudela Euskal Herrian antolatzen den ekimenik hunkigarrienetariko bat dela. Batzen gaituen ekimena da eta aurtengoa inoiz izan den jendetsuena. AEKko lagunak denbora luzez aritu dira guztia antolatzen eta herritar asko haien herri eta auzoetan ere berdin: ekimen kulturak, korrika txikia eta azkenik korrika bera.
Testigua eta beraz, mezua eskuz esku pasatzen joan da Euskal Herritik barrena. Momentu oso gogoangarriak egon dira. Lehenengoa, Gareseko hasiera. Aste egun buru zuria izanda, ezin bertaratu. Hasi baino 10 minutu lehenago telebistaren aurrean nengoen ordea. Aze emozio festa! Plaza bete jende eta denak pozik. Irudi politak heldu zitzaizkigun gure Whatsappetara jarraian, Korrikaren furgonetaren atzetik euskaldunak zubitik pasatzen lehenetarikoa. Egunero egin diogu jarraipena. Irratia, telebista edota sare sozialak izan ditugu horretarako tresna. Elurretan eta gauez korrika ibili direnen irudiak, euritan edo eguzkitan ibili direnenak, gure lagun edo familiartekoenak, ezezagunenak, 96 urteko emakumearena, Zarauzko aiton-amonena, Naroa eta Omarrena… Denak ederrak.
Azkeneko momenturarte mezua nork idatzi duen eta mezu horretan zer jartzen duen ez da jakiten. Maialen Lujanbiok idatzi, irakurri eta abestu zuen mezua, Klika! Sistema eragilean. Nabarmentzeko puntu asko ditu: barnean eduki eta erabiltzen ez bada euskarari lizuna ateratzen zaiola dio. Ez dela euskararen gauzetarako aplikazioa baizik eta herri honen sistema eragilean beharko lukeena, korrika doanean erakundeek, politikariek, komunikabideek asko maite dutena ez, ordea oinez doanean. Egin, eragin, eginarazi. Gu-ak, zuek eta haiek. Arnasgunekoak, oxigenatuak baita elebesteratuak. Euskaraz sortuak eta euskararatuak. EUSKARAK BATUAK.
Mezuak baditu denontzako mezuak eta eginbeharrak. Ea bakoitzak berarentzako den mezu zatiari kasu egiten dion eta denek KLIKA egiten dugun behingoz!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!