Kontzertu interesgarriak aukeratzeko aholkuak
Programatzaile eta ikusleoi zuzendua, denbora gal ez dezazuen txikikeriatan. Kontzertu batek, interesgarria izateko behar du izan handi, jendetsu (ahal bada sarrerak agortzeraino), errepikaezin ala historiko. Bestela zer, kontzertu soil bat? Talde bat bere abestiak jotzen jende multzo baten aurrean, besterik gabe? Extraren bat gehitu behar zaio horri: izan daiteke, adibidez, artistaren agur bira dela, edo taldearen hainbat urteren ondorengo itzulera kontzertu sorta. Bestela, proposa diezaiegun idazleren baten poesiak musikatuz sortutako emanaldi berria sor dezaten. Zer dakit nik, edozer gauza, baina ez dadila izan, mesedez, kontzertu bat bakarrik. Horrek ez du inoren arretarik pizten. Kazetariek eta hedabideek ez dute ezer aipagarririk ikusiko eta bertaratu direnenen gozamenaz haratago ez du ez ondoriorik ez oihartzunik izango. Eta hemen sortzen duen oihartzunaren araberakoa da ekintzaren beraren balioa.
Eta bueno, kontzertuak ez baditu orain arteko ezaugarriak betetzen, taldeak zerbait apartekoa izan dezala. Zenbakiak, aztertu ondo zenbakiak: zenbat disko saldu dituen Azokan, zenbat areto zenbat egunez lepo bete dituen. Sold Out-ak balio du, gainontzeko guztia porrota da. Joan internetera, jakina, eta begiratu ondo bandak facebooken zenbat “atsegin dut” dituen, Spotifyn zenbat entzule eta Youtuben zenbat ikusle. Ze letxes, begiratu instagramen dituen jarraitzaileak ere, orain gazte jendea hor baitabil batez ere.
Berriro diot, segur izan ez dela edozein kontzertu. Jendeak gauza bereziak nahi ditu, musikariak euren erraietatik sorturiko kantuak zuzenean gure aurrean jotzen edukitzea ez baita nahikoa berezi.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!