«Kontrol suntsiketa» -Mirari Ullibarri-
“Mila mezu idatzi dizkiot eta ez dit erantzun”, “online dago eta ez du irakurri”, “atzo lagunekin parrandan atera zen eta oraindik ez da bueltatu”, “deitu egin diot baina ez du hartu”. Askok horrelako jarrerak izan dituztela onartuko ez duten arren, hauek oso ohikoak dira.
Besteen kontrola normalizatu dugu, hura ohikoa zein osasuntsua izango balitz bezala. Baina ez al gara konturatu kontrol hura jarrera menderatzailea dela? Ez al gara konturatu kontrola biolentzia dela?
Igandean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna medio, kaleak oihuz, pinturaz, omenaldiz zein aldarrikapenez bete genituen,Euskal Herrian zein munduan patriarkatuaren morroiek eraildako emakumeak zein haurrak gogoratuz.
Hala ere, azpimarratu beharra dago indarkeriak aurpegi ugari dituela eta biolentzia ez dela soilik modu fisikoan islatzen.
ProyectoScopio erakundeak egindako azkeneko ikerketan, 15 eta 29 urte bitarteko gazteren artean 1.247 inkesta egin zituen, hauen erantzunen arabera %15ak bikotekideak mugikorra kontrolatzea onartzen zuen, %12ak bikotekideak bere bizitza pribatuaren kontrola izatea ontzat hartzen zuen eta %10ak indarkeria fisikoa onargarria ikusten zuen. Hori gutxi balitz, %40ak haien inguru giroan bikoteen arteko mehatxuak zein irainak bizi izan dituztela azaleratu zuten.
Hau ez al da genero indarkeria?
Honelako datuak harrigarriak zein beldurgarriak irudi zaitzakegun arren, oso adierazgarriak dira. Gazteria oraindik indarkeria normalizatu ez ezik hura ere erreproduzitu egiten du.
Nola irauli egoera? Non dago gakoa?
Galdera hauek erantzun ugari dituzte, kolektibo zein jendartean bizi den kide oro iharduki bana baitu (zenbat buru hainbat aburu). Euskal Herriko Bilgune Feministak adibidez, aurten justiziari erreparatu dio, sistema judiziala patriarkatuaren morroia dela argudiatuz, horren etsenplu “La manada” auziaren sententzia, Magrebeko marrubiaren jornalariak edota komisaldegietan emandako bortxaketak.
Askok ere giltza hezkuntzan dagoela argudiatuko dute, ez soilik hezkuntza sisteman, baizik eta pertsona ororen hezitze prozesuan parte hartzen duten elementuetan ere (gurasoak, familia, lagunak, gizarte erreferenteak).
Eskoletan generoaren inguruko tailerrak ematen dituztenek, argi esaten dute “aste batean eskaintzen dugun heziketa baliogabekoa da haien erreferente sozialak (irakasleak, gurasoak…) jarrera matxistak badituzte, hortaz, beharrezkoa da hauen kolaborazioa egoera irauli ahal izateko”.
Honekin guztiarekin, esan nahiko nukeena zera da, genero indarkeria zeharkakoa da, espazio guztietan ematen baita eta hura ez da formula bakarrekoa (fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa, soziala…). Hortaz, alarma ez da soilik ukabilkadan jarri behar, alarma komentario, ekintza zein ohitura bakoitzean jarri behar dugu,“hamaika eraso, hamaika erantzun” leloarekin aurre egin behar diegu ematen diren eraso orori.
Bukatzeko, esan beharra dago gaur egungo gazteriaren inguruko datuek azaleratzen duten gauza bakarra zera dela: asko dugula borrokatzeko eta beraz, asko ere irabazteko. Patriarkatuak ez du erreforma legitimorik, patriarkatuaren patu bakarra suntsiketa baita, beraz, has gaitezen instituzio matxista (publiko zein pribatu) orori su ematen, haien sugarrak gure iraultza berotuko duelako, haien suntsipena gure askatasuna delako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!