Komando Suizida
Bolada batetik animalien esplotazio egoera salatzeko jaio zen mugimendua bogan dago komunikabideetan. Hasiera batean makro-granjak izaten ziren horien ekintzen helburu.
Ezagunak izan ziren hainbat animalia askatzeko burutu zituzten ekintzak, eta tira, ezin da ukatu horrelakoen bizi baldintza basatiak diren, ezin da ukatu batzuen diru gosea asetzea larruz ordaintzen duten, baina gerora mugimenduak izan duen bilakaerak animaliak hazten ditugun pertsona oro etsai bihurtu gaitu.
Askapen prozesuko bigarren fasea hasi da, eta adi denok, Komando Suizida badator judutar herria askatzera, judutar herria bere zapalkuntzaren jabe ez bada ere, total, zer egin dute erromatarrek gugatik?
Bigarren fase honetan oso ezagunak egin dira Komando Suizidaren ekintza batzuk, oiloak eta oilarrak banatzea oiloak bortxatuak izan ez daitezen kasu, oilo eta oilar gajoak zer bekatu egingo zuten mendeku hori merezitzeko. Edota, beste batzuen artean, orain bolada bat Errekaleorren beste oilo batzuen askapen ekintza, Errekaleoreko azeriaren mesederako.
Ematen du estudiatutako kalekume guzti hauek ez direla paratu pentsatzera elikagaia ekoizteko bi eredu guztiz ezberdinak badirela, eta horietako batek, baserritar txikiena, ezinbestekoa duela animaliekiko lortzen duen sinbiosia bere jarduera aurrera ateratzeko.
Eredu honetan animalia baserriko osagai integrala dela, eta baserritar gehienok ez gara bizi animalietatik, baizik eta animaliekin, bizi modu duina errazten saiatzen gara gurekin dauden bitartean, euren satsa eta bestelakoekin laguntzen digute beste elikagai batzuk sortzen, beste modu batean sasiak janda egongo ziren landa eta mendiak asimilagarria den proteina bihurtzen dute guretzako, eta bai, egia da, ezin dugu ukatu eurentzat jatorrizko erauzketa dena, beste modu batean usteldu egingo ziren arrautzak gureganatzen ditugu eta okela jaten dugu. Sinbiosia da, ez ahaztu, eman eta jaso.
Hala ere galdera hurrengoa da, inoiz planteatu al dio bere buruari Komando Suizidak animaliarik gabeko baserri baten ekoizpena nori egingo zion mesede? Zelan ongarrituko genituzke gure beste laboreak ? Prest al dago Komando Suizidak ordaintzeko horrek suposatuko lukeen gain-kostua ? Edo kontran supermerkatuko apalategiko agro-industriatik datorren produktu polita eta merkea aukeratuko luke?
Ez dezagun bihurritu kapitalaren kontrako borroka kapitala bera loditzeko punturaino.
Iñaki Urkixo
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!