Klima bakarrik?
Klima bakarrik?
Kaixo!
Gauzatxo bat aitortuko dizuet. Gaurkorako prestatuta neukan saiotxoa aldaketa klimatikoa eta plastiko kontsumoei buruz zen. Baina Hodei Rodriguez entzun eta bueltatxo bat ematea erabaki nun gauza berbera berriro ez esateko.
Aldaketa klimatiko inguru hitz egingo dut, zelan ez aste honetan? Gure barriketa gehienak honi buruz dira eta. Ostiralerako greba mundiala omen dado deituta. Greta ez dakit zer gehiago, neskato suediarra edonon agertzen da bere diskurtso ekologistarekin. Kontrakoak be agertu dira, oso gaztea dela eta ea etiko den edo ez den hain gazte izanez edonon agertzea; eta beste aldetik beste batzuk hau lehen munduko green kontzientzietatik negozioa egiteko multinazionaletako asmakeririk besterik ez
dela esaten dute.
Hau egia ba da gutxi aldatzen dugu. Kontsumismoa green izango da, baina kontsumismoa azkenean. Guk plastikoa ez dugu erabiliko, bizikleta gehiago hartuko dugu eta kotxea gutxiago, edo kotxeak elektrikoak eta energiak berdeak izango dira. Baina hau dana aldatzea, ezer ez aldatzeko da. Azkenean, kamisetak Txinatik ekarriko ditugu eta marrubiak Argentinatik, Eta kapitalismoak behar berriak erakarriko gaitu
kontsumo suizida honek ez gelditzeko.
Aldaketa gogorra izan behar da aurrean daukagun errealitateari aurre egiteko (faxismoa, aldaketa klimatikoa, demokrazia falta, migrazioak…), ez aldaketa energetikoa edo klimatikoa bakarrik.
Joan den astean ReCommonsEurope-n aurkezpenean egon nintzen . Walter Actisek esan zuen moduan, “Krisi ekologikoa klima aldaketa baina askoz sakonagoa da. Trantsizio energetikoa behar-beharrezkoa da klima aldaketari aurre egiteko, baina ez da nahikoa. Biodibertsitatea galtzen ari gara,” metalak, petrolioa etab. mugatuak dira, eta kontsumo honekin jarraituz gero egunen baten desagertuko dira. Sistema aldatu
behar dugu edo lurra porrot egingo du.
Eta horretara begira ReCommonsEurope sortu dute Europako hamaika herrietako 160 pertsonak. Greziakoa berriro pasa ez dadila errekomendazio zerrenda besterik ez da. Europako edozein gobernura Benetako ezkerra herrikoia heltzen ba da, zeintzuk izan behar dira teorian bere lehen pausoak (zorra publikoa, feminismoa, trantsizio energetikoa, banketxeak, enplegua, osasuna…) txosten honek errekomendatzen ditu Dokumentu osoa ez dut oraindik irakurri baina itxura oso ona dauka. Irakurtzerakoan kontatuko dizuet zer esaten duten Europako 160 jakintsu horiek. Zor dizuet.
Bego Ozaeta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!