«Klik!» -Maiteder Sasieta Murua-
Hilabetetako prestakuntza lanaren ostean iritsi zen halako batean azaroaren 23a. Ostiral horretan festatxo bat egin genuen Agurainen, eta larunbata izan zen antolakuntza taldekoengandik urrundu eta nire kasa ibiltzeko lehen eguna. Kinto bazkaria! Parrandaprest azaldu ginen eguerdiko ordu batetako gure zitara, baina baita ahobizi eta belarriprest ere.
Gure koadrilan aspaldi egin genuen euskaraz funtzionatzeko hautua, eta orain oso arraroa egiten zaigu gaztelaniaz egitea, baina tamalez ez da beti horrela izan. Eskola garaian ez zen horrela eta gaztelaniaz komunikatzen ginen klase-kide horiekin egin genuen topo bazkarian, eta baita beste ikastetxeetan A ereduan ikasitakoekin ere. Aspaldian elkarrekin hitz egin gabekoak asko, eta azkena egin genuenean gaztelaniaz arituak gehienak.
Baina azaroaren 24an zerbait berezia sumatzen zen. Txapa paparrean genuela azaldu ginen asko eta kontzienteki hartutako erabakiari men eginez euskaraz ekin genion egunari. Eguerdiko poteoan beste koadrila batzuk eta zientoka Aguraindar txaparekin ikustea ere benetan polita zen; giro magikoa, berezia, eta nola edo hala eutsi beharrekoa.
Eguna aurrera joan ahala geroz eta normalagoa egiten zitzaigun euskaraz aritze hori, eta bekaturen bat edo beste tartean egon arren… Gure taldean ariketa sozialak arrakasta izan zuela ezin ukatu!! Euskaraz egin genuen hurrengo egunean washappean bazkariaren balorazioa, eta horren ondo pasa genuen… hurrena kalean elkar ikusten dugunean ere euskaraz antolatuko dugula datorren urteko kinto bazkaria.
2016an Agurain 75 ordu Euskarazi buruzko artikulu batean irakurri nuena asko gustatu zitzaidan: orain arte inplizituki sumatzen zen euskararen aldeko jarrera esplizitu bilakatu da egunotan. Bi urteren ondoren horrela jarraitzen du, mugarri izan ziren egun horiek gure buruan klik! egin eta ohiturak aldatzen hasteko, eta mugarri izango da Euskaraldia ere ohiturak aldatzen jarraitzeko. Klik!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!