Kalean bizitza dago, maskaratik haratago
Pandemiaren aitzakian, mundu osoko gobernuek herritarren eskubideak murrizteko aprobetxatu dute, eta musukoaren derrigorrezko erabiltzeak askatasunaren murrizketa hori sinbolizatu du. Musukoa, bere abantaila eta desabantailak aparte utzita, gure identitatearen zati garrantzitsu bat ezkutatzean, gure otzantasuna eta diziplinaren ikur nagusi bihurtu da. Horregatik uste nuen derrigorrezkoa ez izateak askapena ekarriko zigula, eta harritu egin nau oraindik ere kalean maskara jantzita eramaten duen hainbeste jende ikusteak. Jokabide honen arrazoiak, ziurrenik, askotarikoak izango dira; baina, nire ustez, hainbeste beldurra sartu digute gorputzean, poliziaren errepresioaren bidez eta erantzukizun zibikoari behin eta berriro deituz, ezen gure gaitasun kritikoa eta edozein aginduaren aurrean erantzun autonomoa emateko gaitasuna suntsitu baitituzte, agindu hori oso logikoa ez izan arren. Beste era batera esanda, pandemiak beldurtiago eta diziplinatuago bihurtu gaituela. Eta hau egia bada, George Orwellek «1984» izenburuko eleberrian deskribatu zuen mundu distopikotik gero eta gertuago gaudela esan nahi du. Hau dela eta, errebeldia-ekintza bat bezala besterik ez bada ere, ken dezagun maskara kalean! Eman diezaiogun berriro maskarari bere jatorrizko esanahia: ezkutatze sozialarena, egoera jakin batzuetan identifikatuak ez izateko… eta ez mendetasun-tresna gisa.
Ondo dakizuenez jaietan gaude!!! Alde Zaharreko jai autogestionatuak aurrera doaz eta igandera arte iraungo dute. Aurtengo leloa -“Etxean intxaurrak hiru, auzora atera eta hamahiru” / “Hay vidilla más allá de la mirilla”– kalea hartu eta partekatzea eta «auzoa egiteko» gonbidapena da; izan ere, “auzo harrotasuna”, “parte-hartzea” eta “autogestioa” dira Zaharraz Harroko jaien ezaugarri nagusiak. Benetako jai herrikoiak eta aldarrikatzaileak, txandakako udalak antolatu ohi dituenen aldean. Gaur egungo egoera zaila bada ere, auzo-batzarrak oso jarduera erakargarriz betetako programa prestatu du. Eta oraindik, igandera arte, hainbat jardueratan parte hartzeko aukera dugu. Gaur bertan, adibidez, arratsaldeko 19:00etan, Zapateneon solasaldi bat antolatu dugu Laura Latorrerekin. Bertan, «Conjugar el amor» liburua aurkeztuko digu, hainbat egileren testuekin osatutako liburua, Laura Latorrek berak koordinatutakoa. Ba al da posible “maitasuna jokatzen”? Liburu honek eta editorearekin hitz egiteak maitasuna gure gizartean hegemonikoa ez den moduan ulertzen lagunduko digutela uste dugu… Ez al zaizue jarduera interesgarria iruditzen? Zuen parte-hartzea espero dugu! Bai eta jaien bukaerara arte programatutako gainerako jardueretan ere! Disfrutatu jaiak!!! …Ah, eta aurtengo leloari hauxe gehituko nioke: “kalean bizitza dago musukotik haratago”!!!
Mikel Lacalle (Zapateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!