Jubilatuta dagoen lagun bat badut
Baserritar jubilatua den lagun bat badut, eta aste honetan berarekin topatu naiz merkatuan.
Nire lagunak bere kezka partekatu du nirekin. Egungo gazteek ez dute baserriratu nahi esan dit. Bera jubilatu ostetik baserria geldirik dago. Bizitza oso bateko lana, bizitza oso batez elikagai iturria, geldirik, utzik eta sasiak janda. Ez du topatzen nork aurrera ekarri.
Zergatik ote? Nire aurrean, baina bere buruari galdetzen zion nire lagunak. Alferrak dira egungo gazteak? Ez dute lan egin behar?
Bere arduraren erdiarekin bueltatu nintzen etxera. Eta ohi dugunez, nire buru barnean jarraitu nuen elikatzen. Beraz, handik gutxira, bere arazoa arindu beharrean bi sortua genituen. Berarena eta nirea.
Jakin-min handikoa naizenez, gai honen inguruan ikertzen jarri nintzen. Eta txosten bat topatu nuen. Beti dago txosten bat, eta nik nirea topatu nuen.
Txosten horretan Euskal Herriko hamar baserri txikien bideragarritasun ekonomikoa aztertu egin dute. Eta hainbat datu esanguratsu ondorioztatu ere.
Baserri hauetan batezbesteko lanaldia asteko berrogeita hamaika ordutakoa da. Eta hala ere, familiakoen debaldeko laguntza jaso behar dute. Pentsa genezakeen gustuko lana izanda arin eramango dutela, eta lanaren neurriko ordainsaria eskuratuko zutela.
Baina ez, hamar baserrietatik bakarrik batek gainditzen du hileko zazpiehun eurotako langa, beste bederatziak seiehunetara heltzen ez direla.
Gauzak horrela baserrian aritzeko motibazioaz ere galdetzen zuten txostenean, argi egonda motibazio ekonomikorik ez zegoela guztiek modu batean edo bestean motibazio politikoak aipatzen dituzte euskarri. Lurrarekiko lotura, naturarekikoa ala elikagai osasuntsuak sortzeko grina aipatzen dituzte hauetan.
Egungo gazteak ez dira alferrak. Ez dute nahi euren buruaren prekarizazioaren eragile zuzenak izan. Eta hamar baserrietako lagun hauek aipatu duten motibazio politikoa amaituko denean, nekez aurkituko dugu nor egon prest.
Beraz, gure elikagaiak prezio batean ala bestean, toki batean ala bestean erosteko aukera egingo dugunean, pentsa dezagun, egun baserritar txikiek pairatzen duten egoera ekonomikoa zuzendu ezean, nire lagunaren baserriak ez duela topatuko erreleborik.
Iñaki Urkixo
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!