Itxaropena, zertarako?
John Hopkins Unibertsitatea Baltimoren dago, Amerikako Estatu Batuetan. XX. mendean Richter izeneko psikologoak bertan egin zuen lan eta batzuetan esperimentu nahiko krudelak ere egiten zituen. Garatu zuen ikerketa batean urez erdizka betetako ontzi handi itxietan sartzen zituen arratoiak. Bertan bizirauteko igeri egin behar zuten, etengabe. Batzuek egunak ematen zituzten igerian, baina beste batzuek minutu batzuen buruan itotzen ziren.
Hasierako hipotesiak estressaren eraginari leporatu zion heriotz goiztiar horien erantzukizuna, baina berehala baztertu zuen: animaliek ez zuten estresari lotutako adierazpen fisiologikorik (taupaden eta arnasaren azkartzea, adrenalina maila handia…). Aldiz, aurkakoa erakusten zuten: arnasaren moteltzea eta tenperatura jaitsiera. Arratoiek amore ematen zuten, etsita zeuden, ez zuten aterabiderik ikusten. Ikerlariek beste aldaera bat egin zuten esperimentuan: arratoi batzuk lehorrera ateratzen zituzten denbora oso labur batez. Horiek askoz gehiago irauten zuten igerian: itxaropena zuten, bazekiten ur horretatik atera zitezkeela inoiz.
Vetusta Morla taldearen “Golpe maestro” kantaren bertso batek honela dio: “Fue un atraco perfecto, fue un golpe maestro, dejarnos sin ganas de vencer”. Etsipena hitza etsi aditzatik dator, hau da, utzi, laga, amore eman. Horregatik edozein lehiatan irabazteko asmotan helburuetako bat aurkakoak itxaropena galtzea da.
Gurera ekarriz, batzuetan gure hizkuntzaren inguruan daukagun ikuspegia hain da ezkorra! Ematen du euskararako nahi genukeen hori izugarri urrun dagoela; eta esku artean dugunak ez duela ia ezertarako balio. Adibide oso erabilia hartuta, badakit euskararen kontuan botila ez dagoela beteta, inondik inora, baina zintzoki onartu beharko dugu hutsik ere ez dagoela.
Ondorioak atera ditzakegu: etsipenak eta adierazpen ilunek edozein asmoren etsai arriskutsuak dira, baita euskaltzaleon proiektuena. Salba dezagun hizkuntza ekiten, noski, baina irribarrez, itxaropenez aurrera begira.
Josean Bueno Saez de Albeniz
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!