Isiltasunari kiratsa dario
Aurreko ostegunean, hilaren 6an Verter Recycling-ek kudeatzen duen Zaldibarko zabortegitik lurra eta zaborra jausi zen errepidera eta AP-8 itxita geratu zen. Zabortegia Zaldibarko lurretan badago ere, Ermuatik gertuago dago. Berez, zabortegi honek arriskutsuak ez diren hondakinak hartzeko baimena du, baina amiantoa aurkitu dute eta lindano usaina ere hartu omen dute.
Lur jauzia gertatu eta segidan AP-8a lehen bailehen irekitzeko lanak hasi ziren eta bertan lurpean geratu ziren bi langileren bila ere hasi ziren. Osalanekoak amiantoa ere bazegoela ikusi zuten eta beraz, lanak gelditu zituen horretarako baimena duen enpresa lanean hasteko. Hurrengo goizerako, errepidea ireki zuten baina bi langileren bilaketa geratu. Zabortegian pitzadurak aurkitu zituzten eta euria hasi zela eta arriskuagatik bilaketa lanak alde batera utzi. Gero gauean sua piztu zen. Langileen bilaketa hasi eta utzi dabiltza eta bien bitartean, familiartekoek ez dakite ezer eta inguruko herrietakoek ere ez.
Eusko Jaurlaritzako eta diputazioko arduradunak ekitaldi ezberdinetan parte hartu dute baina ez diote ezer gai honen inguruan. Urkullu hauteskundeak apirilaren 5ean izango direla esanez jarri da komunikabideen aurrean eta ez du Zaldibarko zabortegiaren inguruan ezertxo ere esan. Senideak, berriz, haserre daude bilaketa geldirik dagoelako eta ez dakitelako ezer. Zaldibar, Ermua, Eibar eta inguruko herriko herritarrak protestan atera dira informazioa nahi dutelako. Kalean hartzen den usaina ez delako parte onekoa. Arriola ingurumen sailburuak dio ur horniduran ez dagoela arriskurik eta airea neurtu dutela eta emaitza “positiboa” atera dela.
Zabortegian behar bezala lanean ez zirela ari aipatu dute. Behar baino zabor kantitate gehiago eta arriskutsua den zaborra behar bezala kudeatu ez zutela. Susmopean zuela Jaurlaritzak. Hori hasieran zioten. Orain, lur eta enpresa pribatuak direla ere azpimarratzen ari dira behin eta berriz. Ze asmo dute? Bada garaia erantzunkizunak hartzekoa eta senideak eta herritarrak informatzekoa.
Alaitz Amundarain
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!