«Iruñetik Durangora» -Irantzu Lekue-
Iruñetik, Durangora. Azarotik, abendura. Azokatik, azokara. Erritmo biziko hilabeteak euskal
herriko kulturgileentzako. Memoriak bukatzeko asteak, diska, liburu eta proiektuak
aurkezteko egunak.
Nafarroatik abiatuko dut artikulua bertan antolatu baitute lehendabiziko aldiz Nafarroako
arteen 948 merkatua. Arteen merkatu estrategiko profesionala da 948. Neguko azoka.
Azoken azoka. Izaera holistikoko azoka da, nazioarteko bokazioarekin abiatu dena. Iruñean,
bi egunez, zinemaren eta ikus-entzunezkoen diziplinak, arte eszenikoak (antzerkia, dantza,
zirkoa,…), musikak, liburuen edizioa, diskoak eta bestelako euskarriak, arte plastikoak eta
ikusmen-arteak eta bestelako industria sortzaileak eta kulturalak (prototipo artistikoak, moda,
diseinua, arkitektura eta lanbide berriak) batu dira. Nafarroakoa, Euskal Herrikoak baita
atzerrikoak ere.
Goizetan, azokaren jarduera Baluarteko gune profesionalean burutu zen, eta arratsaldetan
erakusketak eta “showcases” txanda izan zen Iruñeko kokapen ezberdinetan; hots, urte
osoan zehar hiriko jarduera kulturalaren motore diren lekuetan. Kaleak eta industria
kulturalak batu dituen egitasmoa. Lehen aldiz 100 bat lagun batzeko sortutako eta 600
profesional batu dituena euskaraz, gazteleraz eta frantsesez burutu den merkatua.
Horrelako baten beharra zegoen, formatu berri eta berritzaile batekin, eta nafarrek,
Nafarroako Gobernuak eta Iruñeako Udalak bete betean asmatu dute.
Eta azokatik… azokara, berriz ere, Durangoko Azoka berri baten atarian gaudelako. Euskal
kulturaren arnasgunea, azken urteetan berrikuntza nabariak burutu dituen azoka eta aurten
52. edizioa ospatuko duena. 52! Mende erdia baino gehiago beteko ditu aurten sormenaren
lurraldeak. Hirugarren urtez, bost eguneko azoka izango dugu abenduaren 6tik 10era. 240
stand egongo dira guztira, horietan, 400 nobedade aurkitu ahal izango dituzte bertaratzen
direnek: 257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, bost bideo eta bestelako 27 lan. Laugarren urtez,
auto-ekoizleek ere beren tokia izango dute, 16 auto-ekoizleren parte-hartzearekin.
Dena den, Durangoko Azokak aurkeztu duen kartelean erreparatu nahi dut gaurkoan. Jose
Antonio Sistiaga margolaria izan da 52. edizioko kartelaren egilea eta. Leloa «Sormenaren
lurraldea DA!» izango da eta kultur eragile guztiak batzen dituen espazio moduan agertu eta
bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak… aldarrikatu asmoz.
Kartela «Impresiones en la alta atmosfera» pelikula esperimentalaren filmina batean
oinarritutakoa da. 1989. urtean egin zuen, filmina guztiak eskuz margotuz, kamera barik.
Lanak zazpi minutuko iraupena du, 10.000 filminaz osatuta dago eta ikusleak «munduaren
sorrerara bidaia» egiten du. Bidaia luze horretatik, zeluloidean margoturiko milaka izar eta
planetetatik bakarra berreskuratu dute Gerediagak eta margolariak sormenaren lurraldea
islatzeko.
Sistiagak 1968. urtean erabili zuen lehen aldiz zeluloidean margotzeko teknika hau, «Era
erera baleibu izik subua aruaren» pelikula esperimentalean. Teknika berritzailea izan zen
orduan filmina guztiak eskuz margotutako lehenengo pelikula izan zelako, eta gaur egun
eskuz margotutako film luze bakartzat hartzen da oraindik. 100.000 filmina baino gehiago
margotu zituen Sistiagak, 17 hilabetez.
Sistiaga 1932. urtean jaio zen Donostian eta Euskal Herriko margolari garrantzitsuenetako
bat da. Margolaritza ikasketak Parisen egin zituen, eta 1966. urtean Gaur Euskal Artisten
Elkartean parte hartu zuen, Oteiza, Txillida, Zumeta eta beste artista batzuekin batera.
Azken urteetan hainbat erakusketa egin ditu nazioarteko museo eta galerietan.
Horixe gaurkoz.
Ez dut bukatu nahi, hori bai, HIESAren kontrako Nazioarteko eguna dela gogoratu gabe.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!