[Iritzia] «Otegiren esaldia» – Jon Nogales –
“Hiltzea gaizki egon zela esaterik ez dago, ETAk berak hiltzea egokia dela inoiz esan ez duelako”. Arnaldo Otegiren hitzak dira, Parlamentuak martxan jarri behar duen Bakearen Ponentziari begira.
Otegiren esaldi borobilak Joseba Sarrionaindiak gartzelan zegoela idatzitako pasarte bat ekarri dit gogora. Ni ez naiz hemengoa liburuan jasotako atal hartan, tautologiaz aritzen da.
Tautologia edozein gauza, gauza beraren bidez definitzeko figura retorikoa omen da. Ronald Barthes pentsalari frantsaren gogoetak ekarriz, “azalpenik ez dugunean, tautologian ezkutatzen gara, bildurrean, haserrean edo tristuran ezkutatzen garen bezala”. Gogoetari garapena emanez, tautologia ardugiatzeko modua ez ezik, munduan egoteko modua dela dio Sarrionaindiak.
Haurtzaroan azalpen gutxi genituenean, errealitatea territorio ezezaguna zenean, erabili ohi genuen erraminta, hain zuzen: -Hau horrela da. -Zergatik? -Hagatik!
Gure herriaren historia hurbila nola idatziko dugun, datozen belaunaldiek eskolan jasoko duten relatua dago jokoan, eta historia horretan protagonista izan direnak, izan garenok, interes handia daukagu, gure herriaren duintasuna honi lotuta doalako.
Gabeziaren eta erdirakoitasunaren gordelekua da tautologia. Gainditu beharreko modua da tautologia, haurrak haserrea eta tristura gainditu behar dituen bezalaxe. Ezagumenerantza, libertaterantza, edo betiere ezagumen edo beti ere libertarearen esperantzerantza, zioen Sarrionaindiak.
Otegik joko maltzur honetan, hainbat eta hainbat euskal hiritar iraintzeaz gain, ehundaka familien duintasuna erasotzeaz harago, antzematen du zein den bere asmoa: ezker abertzalea haurtzaroan geldiaraztea.
EH-BILDU-k azken urteetan aldarrikatutako “denbora berriari”, aldarrikatutako barne aniztasunari eta lidergo konpartituari, hortzak erakutsi dizkio; bere erantzunkizunari ihes egiteko, ezker abertzalea bere osotasunean desohorean, erdeinagarritasunean mantentzeko prest dagoela adierazi du. Ez du bere kideen artean erantzunik aurkitu.
Errealitatea ukatu, logika logikaren kontra erabili. Intentzio handiz, ganora osoz, euskal gizartea ganoragabekerian urperatu, ezagumenetik aldendu. Hau izango omen da, momentuz, ezker abertzale ofizialaren ekarpena eztabaidara.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!