[Iritzia] «(Langileen) Bizitzaren balioa» – Jaione Agirre –
“Langile baten semea naiz ni, aita bezela langile” abesten zuen Xabier Letek aspaldi eta behar bada horregatik egin dut gogoeta hau, langile baten alaba naizelako eta neu ere soldatapeko langile.
2016ko lan istripuetan 40 langile hil ziren, 2015ean baino 7 gehiago, eta beraz, %21,2a igo da kopurua. Gainera, istripuen kopurua %4,6 hazi zen iaz.
Horrek argi uzten du krisiaren aitzakian (bai, aitzakian), lan baldintzak gero eta txarragoak direla eta horrek pertsonak hiltzen dituela.
Nire aitak esan ohi zuen moduan, goizeko ordu txikietan emandako berrietan (egunean zehar berriro entzuten ez direnak askotan), 2015 bukaeran edo 2016ko hasieran entzun nuen, esan zuela Enpresari elkarteetako batek krisi aurreko irabaziak berdindu zituztela. Hori langileen baldintzen kontura egin da, besteak beste. Goizeko ordu txikietan bakarrik ematen diren berriak, erdi lo, gaileta ahoan duzula entzuten dituzunak, eta zeharo esnatzen zaituztenak, beraz.
Estatuak 122.000 milioi euro publiko eman ditu 2009-2015 urteen artean bankuak erreskatatzeko (eta ez bertako aurrezle txiki eta langileen onerako, barkatuko didazue esatea). Ez naiz espezialista gai hauetan, ondo legoke benetan dakien batek zenbakiak ondo analisatzea, zeren ezin dut ulertu Kontu Epaitegiak dioela erdiak ez direla eman edo bankuen irabazietatik atera direla, eta beraz, 61.000 milioi euro baino ez (!), ipini ditugula. Niri pila bat iruditzen zaizkit halere, batez ere, pentsioak ordaintzeko dirurik gabe geratzen ari garela esaten ari direnean…
Istripuen tipologia bakoitzak bilakaera ezberdina izan du, baina denek egin dute gora: bajarik gabekoak %11,3, arinak %6,7, eta hilgarriak %6. Azken datu hori, gainera, 2013. urtetik %15 hazi da sindikatuetatik jasotako informazioaren arabera. Egunero 288 lan istripu gertatzen dira Hegoaldean iturri berdinen arabera. Hau da, bost minututik behin lan istripu bat gertatzen da Hegoaldean, eta horietako 178k ez dute bajarik eraginten, eta 109k egun bat baino gehiago irauten duen ezintasuna eragiten du. Sei egunean behin langile bat hiltzen da. Hildako beharginen herenak azpikontrata batentzat egiten zuten lan. Hori kontuan hartu gabe lan baldintza txarrek denborarekin sortzen dituzten gaixotasunak eta horiek dakartzaten heriotzak… Osalanen arabera, gaixo agiridun 33.341 lan istripu izan ziren (gehienak arinak, zorionez).
Zenbakiak gogorrak dira. Tristura, haserrea sorrarazten didatenak.
Niri larria iruditzen zait ze tratamentu txikia ematen zaien orokorrean. Auto istripuei baino txikiagoa (ez diet horiei garrantzia kendu nahi, eh?). Agian astakeria bat esaten ari naiz, baina langileen heriotzak ez al dira terrorismo mota bat? Pertsonak tresna erabilgarri bihurtzea? Gutxi batzuek aberasteko albo kalte bat denok asumitua?
Argi dago berriz ere guztion bizitzak ez duela berdin balio eta pobre edo aberats izatearen aldea zein den, gero eta handiagoa dena gainera, eta zoritxarrez barneratua bezala ageri zaiguna, nire uste apalean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!