Instituzioen berdintasun faltsutik kanpo antolatu!
Badator azaroaren 25a, instituzioek eta alderdi politikoek aldarri morea plazaratzen duten
urteko egun seinalatuetako bat. Kaleetan zein komunikabideetan ikusi dugu Gasteizko
Udalak berak eginiko berdintasun kanpaina. Guztiok berdintasunaren alde gauden honetan
baina, nola liteke Gasteizen horrenbeste eraso gertatu izana? Azken bi asteetan esaterako,
hiru eraso salatu dira gutxienez.
Argi ikus dezakegu instituzioen berdintasun politikak euren burua zuritzeko baino ez direla,
eta unean uneko baldintza ekonomiko zein politikoen araberakoak direla proposatzen diren
aldaketak. Eskainitako zerbitzuek ere muga nabarmenak dituzte, baita Gasteizen bertan ere:
Indarkeria jasan duten emakumeentzako Babes Etxebizitzak kolapsatuta daude (epe
laburreko 16 pertsonentzako laguntza eskaintzen dute, aurreko urtean 34 emakume eta 40
kargupeko artatu behar izan zituztenean), prozesu judizialak luzeak eta oztopoz beteak dira,
asistentzia psikologikoa oso mugatua da (hainbat emakumeri zerbitzua ukatu izan zaie
“gaztelera ez menperatzeagatik”) eta bestelako hainbat adibide.
Zalantzarik ez dago beraz, politika feminista hauek ez dituztela emakume langileon
interesak defendatzen. Inoizko diru poltsa handiena bideratu arren horietara, indarkeriaren
kudeaketa hutsera mugatzen dira. Hori dela eta, Gasteizko Itaiatik azaroaren 25ean
18.30etan Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuko den mobilizaziora gerturatzeko deia egin
nahi dugu “indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki” lemapean. Ezinbestekoa
baita indarkeria matxista sostengatzen duten baldintza material eta sozialei aurre egitea,
horretarako, instituzioetako berdintasun faltsutik kanpo antolatuz, guztion ongizatea
bermatuko duen gizarte eredua eraikitzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!