«Iñigo Cabacasen auziaz» -Txema Matanzas-
Laster edo bukatuko da “Cabacas auzia” esaten diogun prozeduraren ahozko saioa. Ni ez naiz segimendu esturik egiten ari. Lanpeturik nagoelako edo, batez ere, azken urteotan hain egunerokoak ditugun “Egia, Oroitzapena eta Justizia” kontzeptuen artean “egia”, kasu honetatik niri interesatzen zaidan “egia”, ezaguna dugulakoan nagoelako. Bi hitzez, lagunen artean diogun bezala, estrainioa ez baita nola akabatu zuten Iñigo Cabacas ezpada nola ez zen hori astero gertatu.
Polizia baskoak. Ziri ederra sartu zion Estatu espainolak autonomismoari -irakur bedi, PNVri- polizia integralaren ideia onartu zionean. Inoiz entzun izan dut Catalunuyako Generalitat.ek, espetxeen gaineko eskumenak zituela, argi asko utzi ziola Madrili eurek ez zituztela euskal presoak euren espetxeetan hartuko. Argitasun edo elkartasun handiagoa izan zuten katalandarrek. Ezen eta PNVk, polizia basko integralaren eskema bere egiterakoan, argi asko baitzeukan horrek nolako ondorioak izango zituen. Ez naiz orain ETAren aurkako borrokaz arituko. Apalago joko dut. Ordena publikoaren afera nola gobernatu zutenaz bi hitz baino ez. Lehenengo urteetako bobbyen itxura hori gainditurik, berehala nabarmendu zen nolakoa izango zen polizia baskoen jarrera euskal disidentziaren aurka. Grisak, marroiak eta berdeak ezagutu ditut nik, eta ez dut haiengan beltz eta gorri hauengan errotuak ziren abertzaleen aurkako gorrotoa, harrokeria, mesprezua ezagutu. Doilorrak eta zitalak, ahal izan duten modurik mingarrienean jokatu dute elkarretaratze xumeenaren aurka ere. Aspaldiko “Arnaldo HP” zioen gomazko pilota hura edo “Txorta devuélvenos la bala” margoketa, arestiko “Entrad con todo” honen derrigorrezko aurrekariak ziren, eta behialako “Que no os importe matar” haren segida. Zurezko borrak kaskezurren aurka, hiru metrora jaurtikitako pilotak, borrak eta ezkutuak danbor beldurgarrien moduan, furgonetatik jaitsi eta jende saldo baten aurka aurrez aurre tiroka, lurrean etzanik zeudenak kulatez joz, euren kaputxetako zirrikitu horretatik ateratzen zen gorrotozko begirada, “Te voy a romper la cabeza”. Kasu larriak denek ditugu ezagutu, baina milaka dira anonimatoan geratu diren Alfon.en burua, Goloren begia, Jontxuren bizkarra.
Berriro diot. Miraria izan da polizia baskoek kale mailako interbentzio horietan eginikoek ondorio lazgarriagorik utzi ez izana. Eta, halanik ere, horri ere buelta eman beharrean gaude, orrialdea pasaz eta elkarbizitzaren alde. Nik ez dut egia gehiagoren beharrik (kasu honetan, besteak beste, egia gordina grabazioei esker ezaguna dugulako. Oraingoan ez dute denek elkar babesteko aukerarik, bateon bat geratuko da pagaburu, eta barregarri samarra izaten ari da nola ari zaizkion batzuk besteoi marroia pasatzen ikustea). Ez dut euren barkamen-eskaeraren beharrik. Behar dudan gauza bakarra etxera joan daitezela da, zaila izango baita gimnasioetan burmuina landu duten gizon-emakume hauek birgizarteratzea. Gure seme-alabek jakingo dute etorkizuna eraikitzen. Gutariko batzuek, ordea, egin dezakegun bakarra polizia basko hauen makurkeria, koldarkeria eta nagusikeria alaitasunez -bai, hemen ere alaitasunez- gogoratzea da, eta eurekin etxepeko tabernan bat egiterakoan, txintxo demonio euren etxekoekin doazelarik, aurpegira begiratu eta “Hi, kontatu al diek seme-alabei zertara dedikatzen hintzen?” galdetzea da.
Txema Matanzas
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!