Humanismoaren itzalaldia
Europa mendebaldean covid pasaportea erabili beharko ote dugun edo ez, gabonak lasai ospatzeko aukera izango ote dugun edo ez, edota noiz izango ote den energia itzalaldia, horiek gure kezkak. Beste batzuk askoz ere oinarrizkoagoak diren kezkak dituzte. Bielorrusia eta Poloniaren arteko mugan hotzez nola biziraun, nola lortu nahikoa janari gosez ez hiltzeko edota gerratik nola alde egin.
Azkeneko egunetan, berri ilunak datoz munduko mugetatik. Ez dugu oso urrun joan beharrik gertaera latzak ikusteko. Bidasoa ibaian hil berri da hegoafrikar jatorriko mutil gazte bat. Sei hilabetetan ibaia gurutzatze ahaleginetan zebilen hirugarren hildakoa hain zuzen ere. Beste lau ere hil dira ibaiaren ondoan edo trenak botata. Bielorrusia eta Poloniaren arteko mugan gutxienez bederatzi pertsona hil dira muga pasa nahian. Ehunka lagun daude hesiaren inguruan akanpatuta eta milaka inguruko basoetan zeropeko tenperaturak jasaten eta goseak.
Gutxienez 75 hildako izan ziren Libiako kostaldean ontzi irregular bat hondoratuta aurreko astean. Mediterraneoa zeharkatu eta Europako kostaldera iristeko asmoa zuten. Zawara hiriaren aurrean gertatu zen, Mediterraneo Erdialdeko migrazio-ibilbidean gertatu den gertaera larrienetako bat. Pasabide hau pasatzen saiatu diren milaka lagunetatik 1300 hildako egon dira aurten.
Zoritxarrez herritarrak «ohitzen» hasi gara horrelako berri ilunak entzuten eta gure erantzuna beharko lukeena baino xumeagoa izaten ari da. Boterean daudenek, berriz, hesiak jartzen ari dira segurtasunaren izenean. Justu kontrako erantzuna ematen ari dira beraz. Pasabideak seguruak izan ditezen lehenbailehen neurriak hartu beharra dituzte instituzioek baita etorkinei harrera duina eskeini ere. Iluntasun honetatik irten eta argitasunaren bidea da bilatu behar duguna.
Alaitz Amundarain
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!