«Horregatik dimisioa eskatu?» -Josean Bueno-
Ahots batzuk entzun dira han eta hemen Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuaren dimisioa eskatzen. Arrazoia? Hondarribiko jaietako alardearen inguruan izandako jarrera, alarde “tradizionalaren” aldeko portaera publikoarekin. Gehiegikeria al da hau? Ez dakit, oso jarrera feminista ez dirudi.
Nire buruari begiratzen badiot, aitortuko dut ez naizela beti feminista izan. Kontzientzia dudanetik ezkerrekoa izan naiz, bai. Adin horrexetan, 15 urte edo nuenean, abertzaletasuna ere piztu zitzaidan. Eta giza-eskubideak oinarri saihestezina nituen arren, feminismoan gehiegikeriak ikusten nituen, planteamendu oso muturrekoak egiten zirela uste nuen; hau da, beste borrokak feminismoa baino egokiago ikusten nituen. Denborarekin aldatuz joan naiz. Testuak, artikuluak, elkarrizketak … irakurtzen feminismoa deskubritzen joan naiz. Ondoan izan ditudanek ere lagundu didate horretan. Eta gaur egun feminismoa derrigorrezko abiapuntua iruditzen zait aldaketa sozialerako, funtsezkoa. Ikasi dut, eta ikasitakoak aberastasuna eman dit; feminismoaren diskurtsoari esker ikuspegi egokiagoa eta aberatsagoa dudalakoan nago.
Hondarribiko Alardeari bueltatuz, argi ikusten dut “Betiko Alardea” lemarekin “betikoa” defendatzen dela: “betiko” protagonismoa, “betiko” rolen banaketa, “betiko” espazio publikoa … Gasteizko jaiekin parekatzea argigarria izan daiteke. Niretzat Zeledon “betiko” izan da jaietan, txikitatik ezagutu dut. Baina ni baino hamabost urte zaharrago direnentzat Zeledon “berria” izan zen une batean, ez zen “betiko”. Gaur egun tradizioa da Zeledon. Umea nintzenean blusa guztiak gizonezkoak ziren. Hori zen “betikoa”. Baina aldatu da, gaur egun blusak eta neskak doaz koadriletan, eta jaiak honela guztientzat aberasten eta egokitzen dira. Tradizioa biziberritu behar delako, fosil bat ez delako, eta, gainera, jaiak guztien partaidetzarako zabaldu behar direlako.
Alardean Jaizkibel Konpainiako partaideek urtero sufritzen dituzten irainen eta oztopoen aurrean Cristina Uriartek bere portaerarekin ez ditu erakutsi Hezkuntza Sailak bultzatu beharko lituzkeen balioak: gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, espazio publikoan emakumeen presentzia bermatzeko beharra, elkarrekiko errespetua … Hori nahikoa izan daiteke bere dimisioa eskatzeko. Egia esan, beste arrazoi ugari bururatzen zaizkit Uriarteren dimisioa eskatzeko. Nik Hezkuntza Sailaren buruari soilik gomendio bat egingo diot: irakur dezala feminismoaz, feministei arretaz entzun diezaiela, ireki ditzala belarriak eta burua, eta agian ulertuko du dimisioaren eskaerak baduela funtsik.
Josean Bueno Saez de Albeniz
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!