Homofobia futbolean
Duela egun batzuk komunikabide ezberdinek Muzkizen gertatutako eraso homofobo baten berri eman zuten, hauen arabera, futbol partidu baten arbitroak talde bateko lehendakariaren partetik irainak jaso zituen, kotxean kalteak ere izan omen zituen. Arbitroak partidua amaitutzat eman eta arbitroa izateari utziko ziola adierazi omen zuen.
Asteburu berdinean Piqué futbol jokalariaren kontra irain homofoboak bota zituzten. Hilabete batzuk lehenago emakume trans baten kontrako irainak entzun ziren Euskal Herrian, futbolean berriz ere.
Adierazgarria izan da, Muzkizen gertatutakoa eta gero, EITB-ren jarrera. Programa ezberdinetan futbolaren inguruko agenteen adierazpenak bilatu izan dituzte, ez hainbeste LGTBI+ kolektiboarenak, behin eta berriz errepikatu egin dute erasoa jasan duen arbitroak ez zituela adierazpenak egin nahi, nire ustez oso jarrera egokia da, izan ere erasotuek komunikabide edo sare sozialetan beraien burua agerian usten dutenean erasoa areagotu ohi delako eta gehienetan min psikologiko haundiari aurre egin behar diote, horregatik, LGTBI+fobiaren aurka aritzen garen taldeok salaketa publikoa eragileen esku ustea gomendatzen dugu.
Erasotutako pertsonak aurpegia eman nahi ez, eta komunikabideek LGTBI+ kolektiboaren hitza ixilarazi eta futbolaren eremuaren adierazpenak besterik ez dituzte jaso.
Adierazpen gogorrak entzun behar izan ditugu, batzuk zioten irainak zeintzuk izan diren ez duela garrantzirik, iraina bera zela garrantzia duena, besteek zioten gertatutakoa futbolaren irudia zikintzen zuela.
Esan beharra daukat futbolaren irudia bost axola didala, are gehiago, futbolak duen irudia futbola berak ereindako irudia dela, futbol zelaietan matxismoarentzat, xenofobiarentzat, klasismoarentzat, LGTBI+fobiarentzat betidanik lekua egon delako, gutxi batzuek baino ez dute izan giro hauen inguruko kezkarik.
Irainak zeintzuk izan diren badu bere garrantzia, ez delako berdina irain bat edo beste bat, zure genero, desio, kultura edo jatorriaren kontrako irainak gorroto delituak bait dira, ez dira delitu soilak, gorrotoa adierazten dutelako. Ez bakarrik zuzentzen den norbanakoaren kontrako gorrotoa baizik eta kolektibo oso bati zuzenduriko gorrotoa delako kontutan hartu beharrekoa, hitz hoiek gainera futbol
gazte talde baten lehendakariaren ahotik ateratzen direnean are larriagoa da, kontutan hartu behar delako lehendakari honek duen posizioa eta gazteekiko ardura. Beraz, irainaren konkrezioa badu garrantzia, noski baduela!
2017an Gasteizen egindako LGTBI herritarren errealitatearen inguruko diagnostikoak zion, Gasteizko LGTBI herritarrok “Inoiz izan al duzu arazoren bat kirol-arloan zure ongizatearekin eta askatasunarekin, edo sentitu duzu zure giza eskubideak murriztu edo urratzen zaizkizula LGTBI kolektibokoa izateagatik?” galderari %28ak baiezkoa erantzun zion, %33,7ak ez zekien edo ez zuen erantzun eta %38,3ak ezezkoa erantzun zuen.
Gertatutakoa eta mahai gainean ditugun datuak arrazoi nahikoa dira kirolean ematen diren LGTBI+fobiaren inguruan lanean hasteko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!