«Hizkuntza harremana aldatzeko konpromisoa» -Leire Martinez de Cañas Pagola-
Parte hartzen ari garen guztiok dakigunez, aurten Euskaraldia Euskal Herria osoan, eta denok batera, antolatu den lehen aldia izan da. Horregatik, batzuek ezin genuen sumatu zer ondorio ekarriko zituen edo zer-nolako eragina izango zuen gure egunerokotasunean, normalean ingurune euskaldun batean murgiltzen ez garelako. Aurreko astean, ekimena hasi baino lehen, hainbat pertsonarekin hitz egiten aritu nintzen kontu hauei buruz, eta nik azpimarratu nuen segur aski ez nuela ia aldaketarik nabarituko; azken finean, herri txiki batean bizi naiz, badakigu bertako euskaldunok nortzuk garen eta, batez ere, euskara ulertu edo hitz egiteko gai zeintzuk garen. Beraz, ez nuen espero nire egunerokoan aldaketa handirik izatea.
Orain, Euskaraldia hasita eta nahiz eta aurrekoa egia izan nolabait, uste baino alde on gehiago izan ditu ekintza honek, behintzat nire bizitzari dagokionez. Horien artean niretzat garrantzitsuena, edo nabarmenena, honako hau da: Euskaraldia oso aitzakia on bilakatu da normalean gaztelaniaz egiten dudan jendearekin euskaraz egiten hasteko, hau da, nire ingurunean euskaraz dakiten pertsonekin benetan euskaraz egiteko aukera eman dit; nire ahizparekin, hain zuzen ere.
Hizkuntza hau hitz egiteko ohitura ez daukagunontzat, denbora guztian euskara erabiltzea zaila izaten ari da, bai, baina erronka polit bat ere bai.Nire ahizpa eta bion arteko hizkuntza-harremana aldatzeko konpromisoa hartu dugu biok, euskara poliki-poliki gure eguneroko bizitzan sartu. Itxaropenez, biharko egunean euskaraz egingo dugu gure arteangaztelaniaz egiten dugun moduan, erraztasun eta normaltasunez. Nik uste dut hizkuntza bat baino gehiago menperatzeak geure burua aberasten duela eta, ondorioz,helburu hori lortzeak merezi du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!