«Hiri debekatura bidai txartela»
Debekatua, marjinatua, ezikusia, manipulatua, ixildua eta ezezagun nahi gaituzte bainaaa… Gasteizek bere bere gaitu jada, gasteiztarrek egin gaituzte gu eta guk egin dugu ere Gasteiz egun dena.
Debekatu zuten esatea. Eta zenbaitek…oihu egitea gustoko zutela eta kontu kontari ibiltzea, zirikatzea, galdetzea eta sortzea. Debekatu? Eurak, tematu! Hala bedi izenez sortu ninduten zoro maitagarri batzuek, eta geroztik zenbat ideia debekatu uhinetan zabalduak lagunok? Zenbat doinu, solasaldi, galdera, hausnarketa konpartitu? Eta temati jarri zirelarik… Hala Bedi BI sortu zuten, debekatuen hizkuntza debekatuan, mundua esateko gure hizkuntzan, euskaraz. Beste 35 urtez hala bedi!
Debekatu zuten egitea, norberaren kabuz jardutea. Zer atrebentzia baimen eta legeztatzerik gabeko ekintza! Eta batzuek baietz, ez zela soilik posible ikasteko bide ere bazela, eta bide instituzionala zalantzan jartzeko aukera eta beste bide batzuk berrasmatzeko plazera eta hala! Okupatzera ausartu ziren egiteko esparru baten bila! Gasteizek badu Gaztetxea! Zenbat urte joan dira ekinaren ekinez? Zenbat belaunaldi, ideia, parranda, asanblada, konspirazio eta ikasketa? Zenbat mehatxu? Parkina, bostgarren dorrea, luxuzko etxeak… Zenbat alikate? Batzuk bai eta ni 30 urtez… temati!
Debekatu zuten jolastea lagunok! Hori ere! Jolasteko txoko bat bazelako auzoan, baina ahazturara kondenatu zuten eta sartzea debekatu zuten… baina auzokide batzuk tematu egin ziren eta… Auzolana Pilotalekua izenez berreskuratu ninduten! Ta geroztik zenbat pilotakada, bazkari, prentsaurreko, antzerki, ekitaldi eta joko? Mehatxuren bat ere tarteko nola ez, debekatuoi izateko eskubidea ez dugula gogorarazteaz arduratzean da aldiro alikate berriren bat eta. Baina beste behin ere… ni temati! maite nauten horiek defendatu ninduten eta auzolanak baditu jada 10 urte kopon! Urte askotarako!
Ta anai arreba txiki eta handiak izan ditugu Gasteizko proiektu okupatuok hiri osoan zehar, 103.a, Arriagako etxea, Judimendiko gaztetxea, Aldabeko etxeak, Etxezaharra, Errotako lokala, okupinto, oraindik bizirik mantentzen dugun Arkillos 10… zenbat korrikaldi, epaiketa, mehatxu, malko, amorru… horiek ere egin gaituzte orain garen hau ezta? Baina tematu ginen, metxa piztuta zegoen eta sua sortu zen… SUmendi izenez sortu ninduten debekuetatik eta Judimendik geroztik badu amesteko, konspiratzeko esparrua, librea eta autogestionatua. Txingarrak temati hauspotzen trebeak izan gara beti.
Debekatu zuten emantzipazioa ere… Eskaini zituzten hipotekak, alokairu eroak, eskubideen zozketak, soldata miserableak eta lan ordu malguak… eta tematu ziren gazteak etxebizitzak okupatzen, euren artean abilidade hau kontajiatzen, jabetza pribatua zalantzan jartzen, espekulazioa salatzen eta gustoa hartu zioten… pinto, txikita, korre… Gazte emantzipazio sarea badugu ere! ¿A qué GESperas?
Debekatu nahi izan dute izatea lagunok. Eta hara… beste zoro maitagarri batzuek izateko auzo bat okupatu zuten eta izateko aukera bueltatuz zidaten neri, Errekaleor izenez ezaguna nintzen honi. Egiteko, esateko, eraikitzeko, elkar zaindu, amestu, bizi eta maitatzeko auzo bat. Elkarrekin izateko txoko bat bost urtez eta etorkizun oparo bat elkarrekin borrokatzeko aukera. Debekatu nahian dabitza… baina alikate jauna, tematiak garela esan izan dizugu?
Pasa eta ikusi lagunok, debekuen hiritik haratago dagoen Gasteiz da hau… eta gehiago izateko bokazioa dugu!
Igo zaitez gure OkupaTOURera!
GES, SUmendi, Arkillos 10, Errekaleor Bizirik, Auzolana Pilotalekua, Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxea
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!