«Hil da» -Oier Azkarraga-
Stephen Hawking hil da, eta nik gauza bat aitortuko dizuet, ez dut inoiz nire bizitzan bere inguruan ezer irakurri. Ez dakit zeintzuk diren bere liburuak, ezta bere teoria ezagunenak menperatu ere. Ez naz zientzia zalea, eta beraz, lau topiko baino ez dakizkit beraren inguruan. Jakin badakit, zulo beltzen inguruan jarduten zela, ELA diagnostikatua zuela, eta behin baino gehiagotan Big Bang Teory telesailean agertua zela.
Entzun izan det noizbait, bazekiela bere buruaz barre egiten, eta bere euskarri zen aulki hori, ez zuela bere bizitza kontrolatzen. Aulkitik harago bazekiela hegan egiten eta bere mugek ez zirela muga edo mugak izateagatik agian, gutako asko baino libreago zebilela.
Baina jakin banekien gauza bat, Hawking sistema kapitalistaren aurkako pentsalaria zen, berak jakin bazekien, sistema kapitalistarekin ez dagoela etorkizunik, miseriara eta desagerpenera kondenatuta gaudela. Sistema kapitalista zulo beltz bat zela argi zuen, dena irensten duen zulo beltz horietako bat.
Eta buruan ideia bat dut bueltaka, pentsalari handi asko dira kapitalismoaren aurkakoak, asko ailegatu dira konklusio berdinetara, Einstein ere komunista amorratua zen, esaterako.
Gizartea ordea, horretan katramilatuta jarraitzen du, ez dugu lortzen dena suntsitzeko, gure bizitzak suntsitzeko, pentsatuta dagoen sistema ustel honetatik irteten. Pentsalari handiak antikapitalistak direlako, baina gure idoloek ez. Telebistan ageri direnak, gure ordenadore eta mugikorren pantailak okupatzen dituztenak helburu gisa dute kapitalismoaren onurak saltzea, eta baita asmatzea ere. Alternatibarik ez dagoela sinetsarazi nahi digute eta horretarako euren makinaria osoa jarri dute martxan.
Rafael Correak esan zion behin espainiar kazetari bati, inprenta sortu zenetik, prentsa askatasuna inprentaren jabearen borondatera mugatzen dela, eta bitartean hor jarraitzen dugu: Hawking, eta Einstein alboratuta, Belen Esteban gurtzen.
Oier Azkarraga
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!