Hegoak elkarteak ateak ixten ditu
1994an jaioa, Hegoak elkarte nafarrak ateak ixteko erabakia hartu du. Pandemian lan egiteko aukera eza eta, batez ere, aldi zail horretan erakundeen babesa ez izanak izan dira erabaki dramatiko hori hartzera behartu duten faktoreak.
Ohar baten bidez, Hegoak elkarteko taldekideek zer-nolako zoritxarrei aurre egin behar izan dieten deskribatu dute, bereziki eskasia ekonomikoari eta finantzaketa eta laguntza instituzional egonkorra lortzeko etengabeko zailtasunen inguruan.
Komunikatuan salatutakoaren arabera, haien jarduera garatzeko aukerak gehiegi markatu ditu Nafarroaren bilakaera politiko eta normatiboak. Babes erreal eta irmo ezak baldintzatu du Hegoak elkartearen jarraikortasuna, azkenean, egoera bideraezin bihurtu arte. Horregatik, haien eskualdean epe luzera drogen kontsumoan arriskuak murrizteko estrategia finkatzeko borondate eza salatu nahi du elkarteak.
Hegoak elkarteak, ez zion inoiz utzi haien zerbitzuak behar zituzten droga erabiltzaileak artatzeari. Oztopo guztiak alde batera utzita, entitatea eredu izan da prebentzio jardueran, bai Nafarroan, bai Estatuan. Beraz, elkartearen desagerpenarekin, ordezkatzen zaila izango den drogen arloko erakunde bat eta aparteko esperientziak dituen profesional talde bat galdu da.
28 urteko lan, ahalegin, ilusio eta eskaintza eman du Hegoak elkarteak, aisialdi ereduak aldatu eta kontzienteagoak eta arduratsuagoak sortzeko asmoz. Hauen emaitzak ikaragarriak izan dira, jendearen harrera oso ona izan da beti, babesa emanez eta egindako lana eskertuz. Guzti hau oso aldendua geratzen da erakunde ofizialen aldetik jasotako erantzunaz.
Gure lana elkarteen eremuan egiten dugunok, oso ondo dakigu arriskuak murrizteko erakundeetan zailtasun ekonomiko handiak daudela, eta, beraz, lan-prekarietatea nabarmena dela. Oztopo hauek jartzen dituztenak ere, gure egoeraren inguruan kontziente dira. Ausardia eta koherentzia politiko eta instituzional handiagoa behar dira.
Beharrezkoa da hitzarmen egonkorrak ezartzea, gobernatzen duenaren kolore politikoaren mendekoak ez diren hitzarmenak, baita laguntza zuzenak salbuespenezko garaietan (esaterako, bizi izan duguna), hirugarren sektorearen biziraupena bermatzeko.
Gainera, irmotasunez eta baliozkotasunez egin behar da benetan Osasun Publikoaren alde, eta, beraz, zientzian oinarritutako lanketa-esparruaren alde, izan ere, ikuspegi horretatik bakarrik egin daitezke benetako prebentzio lanak. Duela hiru hamarkada baino gehiago IGIA Taldeak salatu zuen bezala, gehienetan irizpide politiko penalizatzaileen diskurtsoa jarraitzen duten prebentzio-kanpainak dira finantzazio gehiena jasotzen dutenak. Eta bien bitartean, ikuspegi zentzudunagoak eta eraginkorragoak lantzen dituztenak ia inaniziora kondenatuak daude.
Beraz, Hegoak-en esperientzia zabala aitortu nahi dugu. Desagertzea galera handia da gizarte osoarentzat, negatiboa prebentzio-planak eta -programak garatzeko, eta arreta-ukitua, mehatxua ez bada, alor horretan lan egiten dugun elkarteentzat.
Erakunde sinatzaileok eskerrak eman nahi dizkiogu Hegoak elkarteari. Gure mirespena adierazi nahi diegu kide izan diren pertsonei eta uzten duten ondareari. Beti izan zarete inspirazio bat eta hala izaten jarraituko duzue. Oso harro gaude lanerako espazioetan zein ekitaldietan bat egin dugulako.
Horregatik, erabateko elkartasuna adierazten diogu Hegoak elkarteari, eta bide batez, haien lanari etekina atera dioten erakunde eta pertsona guztiei eskatzen diegu uzten duen hutsunea betetzeko beharra salatu dezatela. Ziur gaude hau ez dela agur bat, gero arte bat baizik, eta, eraldatuta edo ez, hegoak berriro hegan ikusiko ditugula.
Esker mila, lagunak, ikusi arte
Sinatzaileak:
• CATNPUD (Catalan network of people who use drugs)
• ARSU (Associació Reus Som ütils)
• Pla d’Accions sobre drogues de Reus
• EURONPUD (european network of people who use drugs)
• Social Drug Policy Initiative Association
• Brotsanbert (Estudio jurídico)
• Hazkunde (psiquiatria y psicología, centro de salud mental)
• Corporación Acción Técnica Social ATS – Proyecto Échele cabeza (Colombia)
• Energy control
• Orainprebentzioa (Equipo de prevención de adicciones)
• ICEERS (International Center for Ethnobotanical Education, Research & Service)
• MEJOR SABELO (Información sobre el consumo de sustancias psicoactivas y reducción de
riesgos en Uruguay)
• TECLA (Entidad prestadora de servicios a la juventud (EPSJ) y Asociación de Reducción de
Riesgos para el desarrollo local y sociocultural)
• OMSIDA (asociación para la ayuda a personas afectadas por el VIH/SIDA zaragoza)
• Fundación Salud y Comunidad
– En Plenas Facultades
– Observatorio Noctámbul@s
– Malva
– Portal lasDrogas.info
• Conexiones Psicoactivas (Gestión de Placeres y Reducción de Riesgos o Daños en el uso de
sustancias psicoactivas Mexico)
• Bronxmovil (Reducción de daños en las calles New York)
• Confac
• Intercambios
• Consumo conciencia
• Asociación Ai Laket!!
• Encare (reducción de riesgos en Uruguay)
• Imaginario (reducción de riesgos en Uruguay)
• Fundación ciencias para el cannabis
• Red de activistas en defensa de la salud publica
• Articulaçao latinoamericana de feministas antiproibicionistas
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!