Hauteskundeekin bueltaka…
Hauteskundeen zarata entzuten den bakoitzean, gogora etortzen zait Emma Goldman-ek esandako esaldi hau: «Boza emateak zerbait aldatzeko balioko balu, debekaturik izango litzateke». Eta bat nator guztiz esaldiarekin!!! Lau urtean bein boza emateak sistema legitimatzeko besterik ez du balio.
Bestela, uste al duzue botoa emateko aukera emango liezaguketela? Zergatik ez digute botorik eskatzen guri dagozkigun beste gaietaz? Abiadura handiko trena, garraioa, lan-erreforma, irakaskuntzaren sistema, pentsioak, emigrazio legea, etxegabetzeak, heriotza duina, Estatuko aurrekontuak… eta abar luze bati buruz, zerrenda amaigabe batean? Batzuek esango didazue puntu horiek alderdi ezberdinek beren programetan jasoak dituztela.
Eta egia da, baina jakin badakigu ere zein ibilbide labur duten puntu guzti horiek alderdiek boterea lortzen dutenean (politikariek memoria motza dute; eta azal lodia). Oraingo kontu batean arreta jarrita, zergatik daude politikari katalandar batzuk kartzeletan edota erbestean? Zenbat arazo izan ditu “Bere Esku Dago” elkarteak herri-galdeketak antolatzeko?
Laburbilduz, Emma Goldman-en esaldira itzultzen gara behin eta berriro. Gehiago ez aspertzeko, eta bertsolariei barkamena eskatuz niri ez dagokidan eremu batean sartzeagatik, bertsotan kantatuko dizuet ZAPateneoren iritzia gai honetaz. Gure Mikel Laboa maiteari lapurtu diot doinua, “Martxa baten lehen notak” abestiarena. Hona hemen:
Zertarako botorik eman?
hau ez da gure borroka,
hauteskundeak beti izan dira
kapitalisten azoka.
Haiek jarritako araupetan
alderdien norgehiagoka;
denek irabazten dute eta
gu harmailetan txaloka.
Zirkoa bukatzen denean
bizkarra eman ta ostikoka,
gure etxera bidaltzen gaituzte;
beti dabiltza adar joka!!!
Beste lau urte pasatu behar
tabernetan biraoka,
gurekin berriz konta dezaten
hautestontzietan multzoka…
Deitzen dioten demokrazia hau
ez da gure gustukua.
Egin dezagun beste mundu bat
gizakion oinarritua!!!
Segi lanean ta bultzatzen
gizarte mugimendua,
Sistema suntsitu ta aldatzeko
hauxe da gure modua!!!
Beste lau urte pasatu behar
tabernetan biraoka???
Mila esker!!!
Mikel Lacalle (ZAPateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!