Hauteskundeak
Egun batzuk besterik falta ez direnean botoa emateko edota abstentziora joateko, nahiko informazio, datu eta iritzi jaso ditugula uste dut. Egia esan alderdi edo talde ezberdinen aldez aurretiko nondik norakoak jakin badakigu, gutxienez horietan sakondu nahi izan dugunok.
Batzuen ibilbidea luzea da eta nagusienak gutxi aldatu direla uste dut. Deskalifikazio eta irainen hiztegia sendotu dute, baita esateko modua. Baina edukiak, programak, egiteko moduak lehengotan jarraitzen dute. Ez dago aukeratzeko askorik.
Ez zait etiketatzea gustatzen baina eskuman kokatuko nituzke. Norgehiagoka eta nor hobeto merkaturatzea.
Etxebizitza sozial kopuruaren gehitzea, gazteei bideratutakoak bereziki. Nagusiei bideratutako laguntza sozialak. Pentsiodunen gutxienezko soldata. Langilegoaren lan baldintzen duintasuna. Osasunaren berrantolaketa (pazienteak, langilegoa, lan baldintzak…) ……..
Agintzea, eskaintza,… gauza bat da eta benetan gauzatzea beste bat, ikusteke dago.
Edozein kasutan, eskainitako gauza guztiez gain badaude hainbat hutsune eta nire ustez behar beharrezkoak diren puntuak, ezinbestekoak, eraiki nahi dugun gizarte motaren inguruan: berdintsuagoa, euskaldunagoa, kanpotarren egokitzapena bultzatuko duena,…
Euskalduntze arloan izugarrizko lana dago egiteko, bai bertako biztanleen artean eta baita, nola ez, etorkinen artean.
Bertako biztanleei dagokienez, adin batetik aurrerako gazte guztiak euskal eskoletatik pasatu dira beraz, euskaldunak dira… baina erabilera?. Kontzientziatu beharko gara.
Etorkinen artean berriz, hemen eskolarizatu direnak euskaldunak dira. Erabilera bultzatu beharko da baita ere. Baina beste etorkin guztiak? Gasteizko %eko20a inguru etorkina bada, lan izugarria dago aurretik, lan programatua, egituratua, pausuz pausu bideratu beharrekoa.
Euskal Herri batua eta euskalduna, aldarrikapen huts batetik errealitatea izatera heldu nahi badugu seriotasunez egin beharko dugu lan.
Lurraldetasunari ere, barne barnetik sentituz, forma ematen jarraitu beharko genioke. Zer hobe udaletatik, esparru txikienetatik beharrak sortaraztea baino? Herritik etorri beharko da bultzada, betebeharra.
Eta bukaerarako utzi dut niretzat oso puntu garrantzitsua: bizitza kartzelan, ihes eginda, jazarpenean… pasa dutenek eta beraien familiek, lagunek.. Sikiera aipamen bat izan beharko lukete, ez? Errelatoa egin ezkero osoa beharko luke.
Faltan bota ditudan puntu batzuk besterik ez dira, oso garrantzitsuak niretzat, Euskal Herri batua, euskalduna eta berdintsuagoa lortu nahi badugu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!