«Harry Potter eta prekaritatearen suntsipena» -Aitor Orobiogoikoetxea-
Mikel, 17urte, Batxilergoko ikaslea. Oso gustoko du saxofoia jotzea eta lagunekin geratzea. Edo gustoko zuen, behintzat. Selektibitatearen mamua ezagutu duenetik arratsalde guztiak etxean ematen ditu ikasten, baita asteburu gehienak ere.
Nagore, 25 urte, Lanbide Heziketako ikaslea. Graduaren amaieranen presa batean egin zituen praktikak eta bertan urte batez jarraitzeko aukera eskaini diote. Praktiketako kontratua du, eta gainontzeko langileek betetzen dituzten funtzio berdinak bete arren, soldata baxuagoa du.
Iñaki, 19 urte,… zerrenda osatzen jarrai dezakegu nahibeste denbora. Bakoitzaren errealitateak berezitasun jakin batzuk izan ditzakeen arren, guztien egoerak ezaugarritzen dituen faktore amankomuna argia da: gazteak dira, eta prekaritatea sufritzen dute.
Prekaritatea. Sistemak bere etengabeko birsortzean bereganatu duen forma. Betidanik lan-munduarekin lotu izan duguna baina garaiko kapitalismoaren krisialdi ziklikoaren ondorioz bizitzako gainontzeko esparruetara hedatu izan dena. Harry Potterren pelikuletako gaizkilea den Voldemort bezala aritzen da sistema: pelikula bakoitzean aurpegi jakin bat bereganatzen du, kasuan kasu gehien komeni zaiona, mundua leku ilun eta bizigabea bilakatzeko helburuarekin, magiarik ezagutzen ez duten horiek, munduko zarpailduak, suntsitzeko nahiarekin.
Voldemort-ek, hortaz, prekaritate jantzia hautatu du pelikula honetan. Bere jo-puntua gazte langileongan ezarri du, eta bizitzera baino bizirautera kondenatu nahi gaitu. Dependentziaz josi ditu gure bizitzak, ziurgabetasunaz, ezegonkortasunaz, segurtasun faltaz. Biziraupena posible izateko esplotazio baldintzak dituen enplegu bat izateko beharrak gure harreman sozialak albo batera uztea dakarkigu, egunerokoari zaldi-potentzia handiena duen motorrak ere eutsiko ez liokeen erritmoa ezartzen diogu, zaintza, osasuna edota parte hartze politikoa guztiz abandonatuz.
Eta iluntasuna inposatu nahi duten botere ekonomiko eta politikoen etengabeko erasoen aurrean, berdinen arteko lehiarako tendentzia hartu dugu. Azkena, ipurdigizena. Ni neu eroso bizi, eta gainontzekoak hor konpon.
Voldemort ez dator bakarrik. Bere mortifagoak diren patronala, azpi-kontratak, higiezin-agentziak… denak eskutik helduta datoz, eta geratzeko etorri dira. Prekaritatea ez baita trantsitorioa izango, aurre egiten ez zaion bitartean.
Argi dago, hortaz, hainbesteko indarra duen etsaiari era kolektiboan soilik egin diezaiokegula aurre. Langile kontzientzia berreskuratu, egoeraren erantzule direnen ardurak mahai gainean jarri eta lehen urratsa ematea dagokigu. Otsailaren 16an Bilboko kaleetan izango dugu lehen aukera. Ozen adieraziko dugu bizitzaren sostengarritasuna eta zaintza erdigunea njartzekoa pustua. Auzolana, burujabetza, lan autonomo eta sortzailea, kooperatibismoa, parekidetasuna, jasangarritasuna, demokratizazioa, Herria, bizipoza, euskara… izango dira gure erramintak.
Gazte fronte zabal bat beharrezkoa dugu. Iluntasunari gudua irabaztera goaz, prekaritateari ateak ixtera. Euskal Herrian bizi nahi dugulako, Otsailaren 16an denak Bilbora!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!