Hala Bediko emakumeok* Martxoaren 8ko Greba Feministaren aurrean
Hala Bedik, hedabide libre eta autogestionatu gisa, Martxoaren 8ko Greba Feministarekin bat egiten du, kalera ateraz eta emakumeon* eguneroko lanari ikusgarritasuna emanez.
Ezin dugu ahaztu hedabideetan gizonezkoen presentzia gehiengoa dela oraindik ere, bereziki lokuzioa bezalako jendaurreko lanetan. Hedabideetan parte hartzen dugun emakume* gehienok erredakzioa bezalako ezkutuko lanetan aritzen gara. Hori dela eta, Martxoaren 8an, gizonezko kideak izango dira erredakzioan geratuko direnak eta emakumeok* kalera aterako ditugu geure ahotsak.
Gure ahotsei ikusgarritasuna ematearekin batera, oinarrizkoa iruditzen zaigu hedabideetan darabilten ikuspegi patriarkala eraldatzea, gaur eta gainontzeko egun guztietan ere. Ez lekurik ezta ahotsik ez dugun errealitate hau eraldatzeko Hala Bedik harturiko konpromisoaren erakusgarri izatea nahi dugu Martxoaren 8a.
Horregatik, gaur, gu geu izango gara iaz historikoa izan zen egun honen informazioa kudeatu eta gertakariak aztertuko ditugunok. Hala ere, beste hainbatek ez bezala, ez dugu borroka feminista egun jakin batera mugatu nahi, ezta zuriketa morea egiteko feminismoa instrumentalizatu ere. Guk feminismo transbertsal eta intersekzional baten aldeko apustua egiten dugu, denok zapaltzen gaituen sistema heteropatriarkala eraldatzeko.
Guretzat etengabeko borroka da, izan ere, “emakume izate hutsagatik” esleitu dizkiguten zaintza lanak prekarizatzearen bidez mantentzen den sistema adrozentrista eta neoliberalaren aurrean planto egiten dugu.
Kalean egoteak grebako deialdietan parte hartzeko eta bertatik bertara emakumeen* testigantzak jasotzeko aukera emango digu. Hala Bedi, Martxoaren 8an eta urteko gainontzeko egunetan ere, Mugimendu Feministaren eta Arabako emakume* guztien zerbitzura egongo tresna izango da.
Hau izango da, beraz, Martxoaren 8ko Greba Feministarako Hala Bediren planteamendu komunikatiboa:
- Konexio bereziak egunean zehar.
Bertan behera geratuko da ohiko programazioa, eta egunean zehar konexio bereziak egingo ditugu irratiko emakumeok* greba egunak ematen duenaren informazioa helarazi asmoz.
Konexio puntualak egitekotan (azken orduez informatzeko), sare sozialetan jakinaraziko dugu zein ordutan egingo diren.
Konexioak:
-10:30
-11:30 Mugimendu Feministaren adierazpenen erretrasmisioa.
-14:30
-18:30 Mugimendu Feministaren adierazpenen erretrasmisioa.
-21:00
- Jarraipena sare sozialetan.
Egun osoan zehar Arabako grebaren inguruko informazioa zabalduko dugu Twitter, Facebook, Instagram eta halabedi.eus webgunearen bitartez.
- Jarraipena bideo bitartez.
Hala Bediko emakumeok* kalera aterako ditugu bai gure ahotsak eta baita gure komunikazio tresnak ere. Izan ere, goizeko irudiak bilduko dituen bideo bat zabalduko dugu eguerdian. Egun osoak ematen dituen irudiak datorren egunean zabalduko ditugu, Martxoaren 9an.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!