«Guztiok ezin baditugu gozatu, hauek ez dira gure jaiak» -Gasteizko Gazte Feministon Sarea-
Gasteizko Gazte Feministon Sareak Gasteizko hiriari honako hau helarazi nahi dio: Gaur, uztailak 24, Santiago bezpera da, egun eta gauez luzatuko diren jaien hasiera. Hiria blusa eta neskaz, eta gauak hartuko dituen alkoholez, musikaz eta iluntasunez janzteko ordu gutxi batzuk geratzen direla, burura datozkigu aurten Euskal Herriko hiri, herri zein auzotan orain arte eman diren eraso guztiak. Jai guzti hauen helburua denok gozatzea den heinean, ezinezkoa zaigu ezikusiarena egitea gertatutako eskubide urraketekin. Izan ere, guztiok ezin baditugu gozatu, hauek ez dira gure jaiak!
Argi dugu baita ere zeintzuk diren eraso guzti hauen errudun zuzenak eta zergatia, ez direla kasu isolatuak, aurrean duguna arazo estrukturala dela. Gizarte heteropatriarkalak sostengatzen ditu eraso hauek; erasotzaileak justifikatuz, errua biktimari esleituz eta jendartea ixilaraziz guzti honen konplize bihurtzeko.
«Ezinbestekoa da konturatzea eraso bat dagoen bakoitzean guztiok garela erasotuak. Ez da norbanako soilen arazoa, arazo hau kolektiboa da, eta beraz, erantzuna ere kolektiboa izan behar da»
Honen aurrean egin beharrekoa argi daukagu: AUTODEFENTSA FEMINISTA. AUTO, gu geu gai garelako eta salbatuko gaituen inor ez dugulako behar. DEFENTSA, legitimitate osoa dugulako edozein erasoren aurrean erantzuteko eta FEMINISTA errora jotzen dugulako, harreman eredu berriak sortuz. Ezinbestekoa da konturatzea eraso bat dagoen bakoitzean guztiok garela erasotuak. Ez da norbanako soilen arazoa, arazo hau kolektiboa da, eta beraz, erantzuna ere kolektiboa izan behar da. Horretarako, gure arteko sarea josten eta indartzen jarraitu behar dugu, hegemonikoa dena apurtuz.
Inoiz baino haserreago, indartsuago eta biziago gaude; borrokarako prest gaude. Kalea da gure eszenatokia, eta funtzioa hastear dago. Guk argi daukagu, gaur, inoiz baino gehiago, ERASOEN AURREAN AUTODEFENTSA FEMINISTA!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!