Gurpil Zoroan
Honela gaude denok etxean gordeta, zintzo-zintzo, koronabirusaren egun arraro eta ilun hauetan, beldurraren hodei beltzak zeruan. Hodei horietako bat ekonomiaren gaineko mehatxua da, beste krisi ekonomikoa etorriko omen da, larriagoa. Zergatik? Bada, hilabeteko etena egongo delako, eta horrek ondorio latzak ekarriko dituelako. Hain ahul dugu gure ekonomia sistema? Honelako geldiune derrigorrezkoak ekonomiarentzat hain kolpe latza izan daiteke?
Kontua da badagoela gaitasun nahikoa gizartean guztion betebeharrak asetzeko, badago nahiko jende elikagaiak produzitzeko, arreta behar dutenak artatzeko … Baina horrek ez dirudi nahikoa, noria hau bueltaka etengabe mugitu behar, produzitu, banatu, kontsumitu, produzitu, banatu, kontsumitu … jira-bira jarraian. Eta horra hor krisia, noria gelditu edo mantsoago dabilenean. Gauzak ondo joan daitezen gurpil zoroan jarraitu behar dugu, gero eta gehiago produzituz, gero eta produktibitate handiagoz, gero eta estuago denok. Zertarako? Batez ere batzuen aberastasun lotsagarria areagotzeko. Eta arazoak daudenean, horra hor irteera: aberatsak aberatsago eta gehiengoa pobretu, argi ikusi dugu 2008ko krisi finantzarioarekin. Neurrigabeko kontsumoan eta hazkundean oinarritzen da sistema ekonomiko honek desberdintasun soziala du baldintza derrigorrezkoa.
Koronabirusa pasatuko da, minak eta dramak gure artean utzita. Krisi soziala, klimatikoa eta ekologikoa ere hor dago, eta jarraituko du. Eta ez genuke ahaztu behar Zaldibarko zabortegia, oraindik bi langileren hilobia. Izan ere, zabortegi hori eta besteak gure artean izango dira noria honek zoro jiraka jarraitzen duen bitartean.
Josean Bueno Sáez de Albéniz
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!