Gure kuadrillan
Beti ibili ohi naiz zalantzan ea nola idatzi behar dugun euskaraz lagun taldea adierazteko hitza: koadrila? Kuadrilla? Kuadrila?….
Eta hiztegian begiratzen dudan aldiro buruan nuena berresten da: kuadrilla, erderaz bezala baina -k- hizkia erabiliz. Baina hiztegira joateak bestelako informazioa ere ematen dit eta hala, [lagun taldea] adieraz gain, [Araban ermandade bat edo batzuez osatutako egitura] bat ere badela gogorarazten dit.
Ondoren, jakinminak jota, ermandadeak zer diren begiratzen dut, eta XV. mendetik datorren Arabako antolaketa egitura bat dela ikasten dut. Eta bide batez, Araban kuadrillak gaur egun 7 + 1 direla, hau da, zazpi kuadrilla ofizial eta Trebiñukoa Gaztela-Leongo administraziopean.
Eta kuadrillen inguruko sarrera luze hau zertarako? Zuei kontatzeko atzo sartu zela Araban KORRIKA, eta kuadrillaz kuadrilla zeharkatzen ari dela probintzia. Alderik alde, herriz herri eta ermandadez ermandade. Lautada, Mendialdea, Errioxa, Trebiñu eta Añana atzokoan; Gorbeialdea eta Aiaraldea gaur, eta azkenik, Gasteiz igandean. 21. KORRIKAren amaiera festa erraldoia izango dena.
Inork ez du hutsik egin nahi izan KORRIKAren festa aldarrikatzailera, beraz, denean heldu zaio lekukoari eta igandean Gasteizera bildutako Euskal Herri osoko korrikalariek hartuko dute azken erreleboa.
Asteartean ea Araba mundu mailako hizkuntza baten biziberritzearen adibidetzat har daitekeen hausnartzen ibili ginen Oihaneder Euskararen Etxean, nik ez daukat erantzunik horretarako, baina jakin badakit, Lautadako Euskararen komunitatea, Mendialdeko 11 egun euskaraz, Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua eta probintzia osoan zehar abian diren beste hainbat ekimen eta proiektu horretarako lanean dabiltzala: Araban euskara bertan bizi direnen ohiko komunikazio, lan, jolas, eztabaida, sormen, ikas…hizkuntza izan dadin.
Eta horretarako dabil KORRIKAren lekukoa eskuz esku batetik bestera, aurten Klika! egin dezagun, abian diren ekimenei lagun diezaiegun, berriak sor ditzagun, euskaldun osoagoak bilakatzeko bidean, herri euskaldunagoa egin dezagun. Hala biz!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!