«Gure bazterrak» -Marina Suárez Ortiz de Zárate-
Zerbait esan nahi dudanean beti dago azaldu ezin dudan beste zerbait. Eta horrek kezkatu egiten nau, une hori zer den jakin nahi dudalako. Une bat bai, hori da, ihes egiten zaigun unea.
Irudi batek, agian, momentu batez une hori eutsi dezake eta gorputzaren atalen batean memoria bezala itsatsi. Memoria une adierazezinez betea dagoen gorputz amorfoa da. Azken bolada honetan une horiek harrapatzen saiatzen nabil, txikitan sugandilak harrapatzen saiatzen nintzen bezala eta sentsazioak agertzen dira. Erraz konektatzen ditut sentsazioak irudiekin eta horrela gauzei esanahia ematen diet. Hizkuntzak esanahiak ematen ditu ere, baina hizkuntzaren mugak azkar agertzen zaizkigu eta bertan gatazkak agertzen dira, talkak. Bai, hizkuntza muga bat da eta muga hitza bera beste muga bat.
Mugan pentsatu eta bi marra paralelotan pentsatu dut eta marra horiek infinituraino luzatzen dira. Tarte horretan dagoen mugimendua bizitza dela imajinatzen dut. Marra horiek elastikoak dira. Erdikoa argi dago, bidea da. Baina bazterretan, lerro horien inguruetan, leku malgu horretan hizkuntzak harrapatu ezin duena agertzen da. Nire burua bazterretatik paseatzen Irudikatzen dut. Bertan elastikotasun fin batekin jolasten dut, labirinto batean itsuturik bezala. Hor daude azaldu ezin ditudan gauzak.
Mendian kokatuko dut paseoa, harri txikiz egindako bide luze batean. Bazterretako zuhaixka eta zuhaitzak fruitu txiki, intsektu eta hosto anitzez beterik daude. Ez daukat argi tontorreraino iritsi nahi dudan… Zein da tontorra? Nolakoa da tontorra? Zenbat tontorretaraino irits naiteke? Bidean ikusezinak diren zenbat tontor ikus ditzaket? Nolako forma daukate? Inoiz jaio ez den zein Santuaren izenarekin batailatu? Nolako perspektiba ilogikoa daukate? Nolakoa da bide hori? Irudimenaren estruktura aldakorra da: erraz desitxuratzen da, etengabe berreraikiz ulertzen ez dugun hori ulertu nahian. Horretan gabiltza. Maite ditut maite gure bazterrak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!