Gorrotoa
Punitibismoa bide merkeena izan daiteke, baina inolaz ere ez da eraldatzaileena
Azkenengo egunotan askoren ahotan dago faxismoaren gorakada, batez ere espainako hainbat ministrak jasotako hilketa mehatxuen ostean. Madrileko hauteskundeen testuinguruak azaleratu du aspalditik egosten egon den errealitate bat, kasu honetan gobernuko kideak izan dira jopuntuan egon direnak, aitortu beharra dago aurretik ere gobernuko kide batzuk antzeko mehatxuak eta irainak jaso dituztela, baina oraingoan egoera txarrera egin duela agerikoa da.
Baina ez nator gaurkoan gobernuko kide batzuk pairatzen ari duten egoeraren inguruan hitzegitera. Gorroto adierazpenak eta delituak gora egiten ari dutela agerikoa da, aspalditik honetaz ohartarazten ari gara elkarte ezberdinak, eta kalean somatzen den giroaz aparte faxismoaren gorakada hori datuetan ere isladatzen ari da.
Azkenengo hilabete eta egunetan, estatuko LGTBIfobiaren kontrako behatoki ezberdinekin hitzegiten erasoak izan dituzten gorakadarekin kezkaturik gaude, ia ia astero jipoi baten berri izaten ari gara, tartean mehatxuak, irainak eta bestelako bazterketak jasotzen ari ditu LGTBI kolektiboak, batez ere emakume transak dira eraso gehien jasotzen ari dituztenak, kasu askotan gainera euren genero identitateaz aparte badira zeharkatzen dituzten beste zapalketa batzuk, jatorria edo klasea adibidez.
Hemendik egun batzuetara Ikusgunek Gasteizen azkenengo urtean gertatu diren gertakari LGTBI+fobikoen berri emango du, eta zerbait aurreratu badaiteke, esan behar dugu oso datu kezkagarriak jasotzen direla aurtengo erasoen informean.
Ertzaintzak duela egun batzuk 2020ko memoria delinkuntziala publikatu berri du, datu hauen arabera 2019an jasotako 105 kasuetatik 2020an 241 salaketa jasotzera pasa dira, hauen artean gorakada gehien jaso dituzten delituak arrazakeria da, 117 kasurekin eta genero eta sexu orientazioagatik 50 kasu 2020an. Datuak oso kezkagarriak dira, baina LGTBI+fobiaren kasuan gertatzen denaren %90 ez dela salatzen azpimarratzekoa da, ondorioztatu dezakegu beraz Ertzaintzak publikatutako datuak errealitatearen zati txiki bat besterik ez dela.
Egia da salaketa poliziala ez dela bide bakarra, askok ez dutela, arrazoi ezberdinengatik, salaketa poliziala jarri nahi baina kolektiboetara jotzen dute gertatutakoaren berri ematera, hau dela eta kolektibook eskaintzen ditugun datuak poliziek eskeintzen dituztenak baino askoz ere haundiagoak izan ohi dira, ala eta guztiz ere gertatzen ari denaren adierazle txiki bat baino ez da ezagutzen duguna.
Azpimarratzekoa da, genero identitatearekin erlazionatutako gorrotoak baduela erantzule zuzen bat, alderdi sozialista, trans legeari oposisioarekin giroa erabat berotu dute, eta jarrera trans baztertzaileak hauspotu dituzte.
Hemendik aste batzuetara LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da, eta komunikabide askok azpimarratuko dute LGTBIfobiari aurre egiteko hezkuntzan eragitea ezinbestekoa dela, eta ez dut nik kontrakoa esango, baina aski da hezkuntzaren gainean ardura guztia botatzea, ez, gutako bakoitzak asko dugu egiteko, gure buruak desaraiki eta LGTBI politikak guztionak eta guztiontzat direla aldarrikatzeko. Eta politikak ez dira bakarrik instituzioetan egiten, baina hauek badute ardura zuzen bat.
Beste batzuk esango digute egoeraren gordintasunari aurre egiteko legeak behar ditugula, eta hauei ere ezezko bat emango diet, ez, jendartea ez da eraldatzen homofoboak, lesbofoboak edo transfoboak espetxeratzen, ezta isun haundiak ezartzen, ez da gure eredua. Punitibismoa bide merkeena izan daiteke, baina inolaz ere ez da eraldatzaileena.
Amets Martinez de Heredita (Lumagorri)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!