Gora Gasteiz
Han eta hemen, modu batean edo bestean, mundu justuago eta askeago baten alde ari garenok garaipenak ospatzeko abagune gutxi izaten dugu. Horregatik, agian, gozoagoak egiten zaizkigu garaipen txikiak eta handiak gertatzen direnean. Gasteiztar askok honelako poza sentitu genuen hauteskunde gauean PPk diputaturik lortu ez zuela baieztatu zenean, Maroto alkate ohia Espainiako kongresutik kanpo utzita. Javier Maroto, gainera, PPren kanpaina zuzendaria zen eta kargutik bota zuten hurrengo egunean
Marotok ez dakiena, seguruenez, zera da, porrot horren hazia 2016ko udaberrian erein zela Gasteizen. Maroto jaunak, alkatea orduan, behin eta berriro arrazakeriaz kutsaturiko adierazpen maltzurrak egin zituen, orokorkeria gutxiesgarriak esanez batzuetan, anekdota bat puztuz eta zabalduz besteetan … Hori dena helburu argi eta lotsagarri batekin: gasteiztar batzuek kanpotarrekiko izan lezaketen beldurra/gorrotoa/mesfidantza/susmoa… hauspotu hortik probetxu politikoa ateratzeko.
Horren aurrean Gasteizko mugimendu sozialen erantzuna ederra izan zen: GORA GASTEIZ! kanpaina alaia, koloretsua, aberatsa … Gasteiz solidarioa, irekia, askea, bizia badagoela adierazten zuena. Kanpaina eta mugimendu horrek epe laburrean Marotok bigarrenez alkatetza eskuratzea oso zail bihurtu zuen, salaketarekin batera honelako portaera arduragabeei eta maltzurrei mugak jarri behar zaizkiela argi adierazi baitzen. Marotok irabazi zituen hauteskunde haiek.
Baina Udal hauteskunde haien ostean EHBilduk, bigarren indarra izanez, alkatetza hirugarren indarrari erraztu zion Maroto berriro alkate izan ez zedin. Eskuzabaltasunez eta arduraz jokatu zuen. Orain, justizia poetikoa dei dezakegun eran, EHBilduk eskuratu du Araban diputatu bat PPren ordezkaria den Marotoren kaltean. Nire aburuz, han, 2016an, hasi zen Marotoren gainbehera, berak Madrilera lanpostu “dotoreagoak” eskuratzen zituenean gora zihoala uste zuen arren.
GORA GASTEIZ! oroitu nuen hauteskunde gauean, baieztatu zenean PPk ez zuela Araban eserlekurik izango kongresuan. Zera pentsatu nuen, inoiz ezin da jakin hazi sanoekin ereiten dena non eta nola emango duen lore eder koloretsu bat.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!