Gizarte mugimenduen garaia
Sei hilabete igaro dira konfinamendua dekretatu zenetik kobid19aren pandemiagatik eta denbora honetan, komunikabideen bonbardaketa etengabea izan eta izaten ari da, kutsatze eta hildako kopuruekin. Ez da harritzekoa, beraz, gure eguneroko bizitzan koronabirusa solaserako gai bakarra bihurtu izana, pairatzen jarraitzen ditugun krisiak isilaraztera iritsiz (ingurumenaren krisia, krisi soziala, ekonomikoa, politikoa… eta balioen krisia) hilabete hauetan sakontzen jarraitu izan duten arren. Pandemiaren tratamendu mediatikoak botere-, aberastasun- eta dominazio-egiturak iraunarazten edota birmoldatzen laguntzen du, beldurraren birusa ezarrita. Gure sentimendu eta emozioetara joz, hain da handia eragin diguten beldurra, non erabat geldiarazi gaituzten, bai eta gogoeta egiteko eta arrazoitzeko dugun gaitasuna suntsitu ere. Hau bezalako izu-egoeretan, tentazio autoritario eta totalitarioak agertzen dira eta gezurrean eta herritarrok babestuta sentitzeko dugun beharrean oinarritzen dira. Izan ere, oinarrizko askatasunak murrizten ari dira osotasun fisikoa babesteko aitzakiaz…
Testuinguru honetan, arrazoibide kritikoa, hausnarketa sakona, elkarrizketa eta eztabaida berreskuratzea premiazkoa da. «Errealitate berria» deritzotenari aurre egiteko antolatu eta prestatu behar dugu geure burua; beldur bainaiz “errealitate berri hori” kapitalismoaren birsortze bat izango dela, gogorragoa eta ankerragoa, non botere-, aberastasun- eta dominazio-egiturek betikoen eskuetan jarraituko duten. “Es lo que hay” batean bizitzera kondenatu nahi gaituzte. Zenbat aldiz entzun dugu esaldi hori? Hala ere, ez dugu etsi behar premisa horren pean bizitzera. Alda dezakegu dagoena. Baina, horretarako, geure burua antolatu behar dugu. Eta bururatzen zaidan modurik egokienetako bat mugimendu sozialak dira. Dakizuenez, gizarte mugimenduak autogestioa praktikatzen eta bizi den egitura horizontalak dira, non erabaki guztiak asanbladan hartzen diren. Hau da, behintzat, nire esperientzia Zapateneon. Krisialdiak aldaketarako aukera badira, ez dezagun alferrik galdu krisi sakoneko une hau. Gizarte-mugimenduetatik pandemiaren aurrekoaren antzik ez duen «errealitate berri» bat eraikitzen lagun dezakegu, elkartasunean oinarritua. Nola irudikatzen duzue zuen gustuko mundua? Desmerkantilizatua? Desmilitarizatua? Patriarkaturik gabekoa? Izaki-bizidun guztiontzat justuagoa?… Bada, mundu hori ez da berez eraikiko… Geure burua antolatzeko garaia da!!!
Mikel Lacalle (ZAPateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!