Gizakion gizatasuna hilzorian
Izenburu tremendista izan daiteke baina egoera sentitu baten adierazle izatea nahiko nuke.
Geroago eta gutxiago ulertzen dut LUR planeta okupatzen dugun bizidun nagusienon eta boteretsuenon jarrerak, jokabideak, miseriak,…teorian beste bizidunen eta ez bizidunen gainetik gauden gizatiarron izatea.
Denbora aurrera joan ahala bizi izan ditugun porrot eta huts guztietatik ikasi behar izan genuenaren kontrakoa gertatzen ari dela uste dut.
Geroago eta basatiagoak alde batetik eta geroago eta desideologizatuagoak bestetik. Dena irensten dugu, ez gara gertatzen denaren jakitun, kontziente, oso erraz bilakatzen dugu gezurra egi, eta alderantziz.
Horretarako ditugu komunikabideak, gaur egungo botere indartsuenetarikoak, edozer gauza sinestarazteko gai direnak eta, beti ere, agintarien esanetara daudenak. Nahi dutena esaten dute, nahi dutenean eta nahi dutenerako. Ehunka edota milaka adibide jar ditzaket baina gutxi batzuekin osatuko dut gaurkoa.
Bat.- Erresuma Batuko erregina izan den Isabel II.aren heriotza. 96 urteko emakumea bera et 70 urte agintean egon dena, oparotasunean, ugaritasunean, aberastasunean bizi izan dena, mundu erdia bere menpe izan duena eta eredu gisa jartzen digutena. Jende xehea, arrunta, eta hainbat eta hainbat behartsu, hunkituta, negarrez bere heriotzagatik.
Auskalo zenbat diru eta bitarteko gastatu diren bere heriotza kudeatzeko. Gugandik, herriarengandik jasotako diruak eta ondasunak. Estatu funerala, XXI. mendeko handiena, mundu osoko agintarien eta errege-erreginen presentziarekin.
Eta hau da eredu gisa geureganatzen duguna edota geureganarazi nahi digutena. LOTSAGARRIA.
Beste baterako utziko dut Espainiako errege emeritoaren lekukotasuna. Errazago atxilotu izan dituzte hainbat eta hainbat euskaldun zintzo, gaizkileak hauek, eredu bestea.
Bi.- Gobernuz kanpoko hainbat erakunderen izatea, papera, tartean Unicef delakoa adibidez. Behartsuenen alde lanean agertzen direnak eta behin eta berriz herriaren laguntza eskatzen dutena. Umeak gaixo, hainbat hilzorian, goseak jota, medizinarik gabe, ospitaleak falta,…
Zer-nolako kontraesanetan bizi garen! Non dago herria, non herritarrak NAHIKOA da esateko!
Hirugarren adibide batekin amaituko dut; besteak beste Europan bertan burutzen ari den gerrarekin, ERRUSIA-UKRAINIA, modu batez edo bestez elikatzen ari garena, diruz, armez, edo auskalo zer gehiagorekin. Hemen ere komunikabideak nagusi. Eta herria betiko moduan, zapaldua. Altxatzen ausartzen dena jipoitua, erasotua, atxilotua, akatua.
Ondorio gisa ausartzen naiz esaten zenbait animalia baino okerragoak, bortitzagoak, basatiagoak bilakatu garela. Ez dugula ezer ikasi eta nekez atera dezakegula ezer onik guzti honetatik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!