Zurrumurru Askea | Gazte perspektiba
“Mirari, idatz ezazu gazte perspektiba kontuan izanik, gaurkotasuna duen gai baten inguruan.”
Eta hara non, nahigabean, nire barnean, hainbat galdera suertatu ziren esaldi hura entzutean; zer da gazte perspektiba? Gazteon berezko gaitasuna al da? Zer da gazte izatea eta noiz bukatzen da gaztaroa?
Gure errebolta zale miretsienak askotan goretsi izan dute gaztealdiaren esentzia, horrekin dakarren zilegizko kontzientzia. Behin ere, gure Ernesto “Che” Guevara maiteak, honakoa esan zuen “la arcilla fundamental de nuestra obra revolucionaria es la juventud”.
Beraz, dirudienez gaztaroak iraultzarekin zuzeneko harremana du, dirudienez ere, gazteok iraultzaren abangoardia izan behar gara. Baina hori ez al da trikimailu bat? Hori ez al da zama handiko lan bat?
Sistema patriarkal eta kapitalistaren gorpuzkeran kokatzen garen heinean, jendartean finkatzen den gizaki ororen bizitza lineala (jaio, ikasi, lan egin, erreproduzitu, hil), edo izan beharko litzateke, behintzat. Hala eta guztiz ere, forma geometrikoetatik ateratzen den garai bat omen dago, ez-ohiko egoera deitu genezakeena eta hura askorentzat gaztaroa da. Zenbatetan entzun izan dugu, kalean, etxean edota eskolan “horiek gazte kontuak dira”, “urteak aurrera joan ahala aldatu egingo zara” edo zenbatetan irakurri izan dugu “gazteak baleki, zaharrak baleza” esaera zaharra?
Orduan, ideiei zenbait buelta eman ostean, hau guztia izugarrizko kontraesana dela deritzot; batetik, gazteoi errebeldeak, borrokazaleak eta ameslariak izateko eskatzen zaigu, eta bestetik, gure diskurtso guztia esaldi pare batekin deslegitimatu egiten dute, ezjakintasunaren izenean. Ez al da ironikoa hainbeste eskakizun egitea eta ondoren, ume mokoak garela argudiatzea?
Eta barkaidazue baina matxinadaren betebeharra gazteoi egokitzea ez al da zama guztia gure bizkarretan uztea? Ez al da esaera zaharrak aipatzen duen bezala, lan errazena agintzearen parekoa?
Jarrai dezagun adibide batekin, zure alaba zure herriko kolektibo feministaren barne zenbait ekintza egikaritzen ditu, urteak baitaramatza bertan murgildurik. Zuk begi onez ikusten duzu, gaztetan zu ere kolektibo anitzetan egon baitzinen, hala ere, gaur egun “ez duzu denborarik” edo hori esaten diozu egunero zure buruari. Duela pare bat aste zure lankide baten ahotik komentario sexista bat jaso zenuen, eta hara non, ezer gutxi egiteko gai izan zinen, gaur ere, berdina gertatu zaizu eta isilik geratu zara honakoa pentsatzen “zer egingo nuke nik gaztetan?”, “zer egingo zukeen nire alabak?”.
Honekin guztiarekin, esan nahi dudana zera da: guztion artean lortzen da aldaketa, guztion artean mozten dugu diskriminazioa eta guztion beharra daukagu “Che” Guevarak aipatzen duen “obra revolucionaria” pausoz pauso eratzeko, belaunaldien artean jendarte berria gauzatzeko. Hortaz, aitzakiak ez dira baliozkoak, gazte-heldu dikotomian murgiltzea, gizarte kapitalistaren egi dogmatikoak onartzea da eta hura ameslari zein borrokazaleen antonimoa bilakatzen da.
Beraz, gazteak ez dira iraultzaile bakarrak, eta horren adibide garbiena Periko Solabarriak bizitza guztian zehar eraiki zuen bidea dugu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!