Gasteiz, hiri segregatzailea
Elena Cárdenas Fernández de Pinedo Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma
“Patas arriba. La escuela del mundo al revés” liburuan Eduardo Galeanok idatzi zuen:
“Hace ciento treinta años, después de visitar el país de las maravillas, Alicia se metió en un espejo para descubrir el mundo al revés. Si Alicia renaciera en nuestros días, no necesitaría atravesar ningún espejo: le bastaría con asomarse a la ventana.”
Horrela, leiho-ertzean, Aliciak, Gasteiz hiria, besteak beste, aurkituko luke, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen (RECE) XV. topaketa antolatzeaz arduratu dena. Topaketaren izenburua «Hiri Hezitzailea sendotzen» da, eta martxoaren 17an eta 18an burutu da.
Hiri horrek honako balio hauek bultzatzeko konpromisoa hartu zuen, hezitzaile izendatua ahal izateko:
-Gizalegea: gizalegezko jokabideak hirian bizikidetza espazio bat sortzea dakar eta bertako bizilagunei bazterkeriarik gabe harremanetan jartzeko aukera ematea.
-Ekitatea: hasierako egoera edo baldintzak gaindituz, hirian bizi diren pertsona guztien oinarrizko eskubideak beteko direla bermatzeko baldintzak ezartzea.
-Identitatea: norberaren gizarteko kidetasun-sentimendua, eta gizarte horren ondasunekiko interesa eraikitzea.
Baina Aliciak urrutixeago begiratuko du, eta konturatuko da Gasteizko ikastetxe publikoetan matrikulatutako ikasleen ISEKak (Indize sozioekonomikoa eta kulturala) 2009tik etengabe behera egin duela EAEko batez besteko ISEKarekin alderatuta, 2017/2018 ikasturtean % 38 baxuagoa izan arte, 2013ko itunpeko ikastetxeen ISEKaren batez bestekoa 2009an erregistratutakoa baino altuagoa izan zen bitartean.
Gainera, baimen administratibo nahikorik izan gabe itunpeko eskoletako gelen gehiegizko plangintza ahalbidetzen duen hiri bera dela konturatuko da, eta, gainera, puztutako plangintzen aurrean beste alde batera begiratzen duela itunpeko eskola batzuetan ikasleak ziurtatzeko; ikastetxe horiek guztiak diru publikoarekin finantzatu dira, eta familiek kuotak ordaindu behar dituzte, legez kanpokoak izan arren (Hezkuntza ez dago salgai. Steilas, 2021eko txostena.). Alderantzizko munduan hipokresiari konpromezua esaten zaio.
Ikasle aberats edo pobre, jatorri etorkinekoak edo VTV, haur payo edo ijitoentzako bereizitako eskolak dituen hiri batean, Aliciak ez du ulertuko hiri honetako udalak nola lortuko duen ikasleek elkar ezagutzea, eskoletan bananduta mantenduz; gizalegea, inklusioa eta identitatea garatzea ezinezkoa da eskola-sistema horrela antolatuta dagoenean, abiapuntua diskriminatzailea izanda. Salburua, ludotekak, liburutegiak, antzokiak edo dantza-zentro bat, besteak beste, bisitatzeko ikastetxeei zuzendutako 217 jardueretan, ikasleek ezingo dute elkar ezagutu ezta harremanik izan ere, bananduta doazelako.
Aliciari argi geratuko zaion gauza bakarra da udal honek marketing-kanpaina ona egiten duela ikastetxei udal-jardueretan egiten duten parte-hartzea zabaltzeko eskatzen dienean, familientzako komunikazioan, Urteko Planean edo Memorian, beren webgunean edota sare sozialetan, testu orientagarri hau erantsita:
«Gure ikastetxea Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren parte da, udaleko hezkuntza-jardueretan parte hartuz, eta bat dator hiriak hezkuntza-ekintzaren bidez gizarte-kohesioan eta ekitatean aurrera egiteko duen konpromezuarekin».
Eta orduan Aliciak ispilua berriro zeharkatu nahiago izango du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!