Galdutakoa
Badira galdutakoa berreskuratu nahian bizi direnak. Batzuk gaztaroaren bizipenak eguneratzen aritzen dira, garai batean bizi izandako esperientziak helmuga. Oraingoa ez zaie nahikoa, gogoan (idealizatu) dituzten une horiek etengabe bilatuz. Gehienetan porrota dakarren jarrera da, ez baikara ginenok, ingurukoak ez baitira zirenak, egungo mundua ez baita herenegungoa.
Beste batzuk, galdutako bikotekidea gogoan, lehenaldian loturik geratzen dira, iraganeko maitasun horri agur esan ezinik. Honek malenkonia eta tristezia ekar dezake; edo batzuetan frustrazioa eta biolentzia ere bai, gaurko errealitatea onartu ezinean, egoera (idealizatu) hartara itzuli nahian. Horren ezintasunak agresibitatea elikatzen du, batzuetan muturreko biolentzia ere eraginez.
Frantziarren artean oso sustraitua dago “grandeur” sentimendua, garai batean Frantzia izan zen (idealizatu) horri lotua. Urrezko aro haren “handitasunean” bizitzen jarraitzeko nahia dago, Frantziak gaur eduki behar duen funtzioa definituz; horrela, iraganaren oihartzunak gaurko erreferentzia bihurtzen dira.
Gaur, urriak 12, Espainiaren “Fiesta Nazionala” da. XX. mendearen erdialdetik Francoren erregimenak bultzatu zuen, “Día de la Raza”-“Arrazaren Eguna” izenpean. Amerikaren “aurkikuntza” da erreferentziazko gertaera, espainiar inperioaren goreneko garaia. Zer geratzen da inperio (idealizatu) horretatik? Nola dago gaur eta nola? Berdin dio, garai “handi” bati lotutako sentimenduak bizirik dirau. Badirau, baina gaur egungo testuinguru sozial eta politikoan gero eta frustratuago, hori bai. Eta galdutako horretan bizitzeko nahi itsuak malenkonia eta gorrotoa dakar: zabaldu egunkariak, entzun irratiak, joan epaitegietara, harritu polizia txostenekin, adi egon diskurtso politikoei, irakurri arretaz “intelektualen” jarioa, ezagutu estatuaren estoldak… Batzuen ameskeria, beste askoren amesgaiztoa.
Josean Bueno Sáez de Albéniz
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!