Gabonak berriz ere
Kaixo lagunok!
NOTA INFORMATIVA
ASUNTO: SUSPENSIÓN COMUNICACIONES ESPECIALES
Por medio de la presente se comunica que debido al avance de contagios por COVID-19, a partir del día 10 de Diciembre de 2021, quedarán suspendidas todas las comunicaciones especiales (íntimas, familiares y de convivencia) y las ordinarias (locutorios) se reducirán a un máximo de dos visitantes por interno.
Previamente a la reanudación de las mismas se avisará oportunamente con el fin de que puedan solicitar nuevas citas.
Hau da 2021eko abenduaren 9an, arratsaldeko 17’42an Villabonako kartzelatik bisiten inguruan helarazi zuten ohar-idatzia.
Zaplasteko gisa jasotako ohar-idatzia. Abenduaren 11an egin beharreko aurrez-aurrekoak eta bisita bertan behera utzi beharra. Alperrik prestaketan egindako ahalegin guztiak. Ahalegin bereziak gainera, bisitari berri bat izango zelako, ezagutzen ez duen 18 hilabeteko ilobatxoa, 4 urteko nebaren eskutik osabaren magia ezagutzera zihoana.
Ilusioa, irrika, poza,…di-da batean zapuztuak.
Kotxean eman beharreko orduak ez ziren oztopo, osabak merezi du, dena da gutxi, ezer ez da nahiko.
Zaplastekoaren ondoren, frustrazioa. Dena erori da. Ostatuko erreserba baliogabetu, haurrei ipuin gaizto honen kontakizuna moldatu, ahal den neurriko zoriontasuna edo poztasuna mantentze aldera eta, beti ere, gure buruei “palante” esanez.
Senitarteko presoaren deia ondoren, egun bereko azken orduan: “ez dugu aurrez-aurrekorik izango. Ez dago COVID kasurik gure artean, ez gizonezkoetan behintzat, agian emakumeetan?…baina badaezpada aurrez-aurrekoak fuera!. Hurrengo 3-4 hilabetez horrela egonen gara; azken ximinoak gara, ez gara ezer” ,… Amorrua, tristura, beherakada….,ezintasuna.
Ez dakit noiz edo nola, baina benetan ongi etorriak izango direla, merezi dutelako eta merezi dugulako. Mina sentitzen dugu, zauriak etengabeak dira, etxean behar ditugula aldarrikatzen aspertu gara….Hori bai, etxerako bidea hartzen dutenean ez dugu gure poza ezkutatuko, ez horixe, ez digute ezkutatu araziko. Denei jakinaraziko diegu ongi etorriak direla!
BIBA ZUEK!!!
Lourdes Uribarri Larrañaga
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!