«Euskaraldia zigoitiar batentzako» -Aitor Lizarralde-
Eskatu dizkidate Euskaraldiarekin bizitako lehen sentipenak, eta nire kasuan hau ez da izan 23an bat-batean piztu zaidan deialdi bat.
Baina bai izan da abiapuntu bat nire buruari, ingurukoekin eta ezezagunekin, jarrera bat kanpora aterarazteko.
Nahiz eta hainbat arlotan Euskararekiko konpromisoa hartu, ekimen honek hausnartzeko aukera bat eman dit, nire erosotasunetik ahalegin berri bat egiteko.
Aitortu behar dut hasieran estualdi bat bezala ikusten nuela ekimena, zama gehiegi ote egingo zitzaidan hartutako paperarekin fidela izateko, baina martxan dagoenetik txapa eramateak barruko indar bat eman dit, batez ere ezezagunekin lehen hitza beti euskaraz izateko.
Oso pozgarria izan da gure herrian , hitz egitera hain ohitutak ez daudenak, egiten dituzten ahaleginak, hoiek bai txalotzeko eta gehio……!. Beraientzako, lotsak eta aurreiritziak gainditzeko gutxienez balio izan ba zaie,… Zorionak zuei!
Honekin guztiarekin, beste norbaitek esan duen bezala, benetako Euskaraldia ikusiko dugu 12. egunean, benetan argazki huts batean gelditu ez den, edo euskarari beste abiadura martxa bat sartzeko balio izan duen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!