«Euskara, erakargarri» -Iñaki Mtz. de Luna-
Euskaldundu diren gazte arabar asko ez dira euskaraz bizi eta ez dute hizkuntza hori
beren-berekitzat jotzen. Bereziki, familia eta giro erdaldunetan sozializatu direnak.
Halako gazteen begietan, euskara erakargarri egin behar dugula esaten da azken bolada
honetan. Alegia, egoera ludiko eta atseginekin lotu behar dela.
Beste batzuk, aldiz, euskara beharrezko bihurtu behar dela aldarrikatzen dute. Hau da,
eguneroko zereginetan hizkuntza horren premia sentiarazi behar dutela; ezinbesteko
zaiela.
Dikotomia hori faltsua da. Euskaldun epelak euskarara hurbil daitezen hizkuntza hori
gustuko bizipen eta sentimenduekin lotuta ikusi beharko dute, bai, baina aldi berean
beharrezkoa dela sentitu ere. Hau da, euskarara gerturatzeko bulkada mota biak metatu
beharko dira, bakarrarekin ez da nahikoa izango.
Baina, nago, euskara erakargarri egitea edo beharrezko sentiaraztea ez dela erraza. Are
gutxiago ekimen, gune edota erakunde berri askori ingelesezko izena jartzeko nagusitzen
ari den joerarekin. Vitoria-Gasteiz Green Capital izan zen moda horren erakusle, adibidez,
eta azken egunotan oso deigarri egin zait beste hau ere: Bermeo Tuna World Capital.
Moda horren aldeko hautuak gure konplexuak uzten ditu agerian. Bagarela nor erakusteko
asmoz, gure hizkuntzarekin nahikoa ez dugula ari gara adierazten.
Nire ustez, nagusitzen ari den ingelesarekiko morrontza horrekin, gero eta zailago da
euskara erakargarria eta beharrezkoa dela sentitzea; are gutxiago gazteek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!