Euskara alarma egoeran
EUSKARA ALARMA EGOERAN
Martxoaren 10etik daude ikasleak, haur eta gazte, etxean koronabirusa gure herrietara heldu zela eta herritarrak gaixotzen hasi zirelako. Bapateko erabakia izan zen eta garbi ikusi genuen horren beharra. Bi asteak (horrela izango zela uste genuen hasiera batean) nola antolatu eta ikasleekin nola lan egin izan zen hurrengo erronka. Bi aste, ordea, kurtso amaierarteko denboraldia bihurtu da. Gaixotasuna guretik badabil ere, egoera askoz ere hobean gaude eta deseskalada aurrera doa.
Behin egoera honetara helduta, konfinamenduak eman eta kendu dizkigun gauzetan pentsatzen hasi gara. Egon garen egoeran berriz egongo bagina egin ditugun akatsak nola konpondu edo hobetu hasi gara pentsatzen. Konfinamenduak gauza onik izan omen du. Familian elkarrekin denbora gehiago pasatzeko aukera, etxekoak hobeto ezagutzeko aukera, auzokideak ezagutzekoa, gure egunerokoak duen abiaduran pentsatzeko aukera, solidarioagoak omen gara orain…baina horrek guztiak ere badu baina bat.
Halere, konfinamenduak txarretik gehiago ekarri digu. Ez naiz heriotzen eta gaixo egon direnen kontaketa egiten hasiko, egunero egiten baitigute. Ekonomia asko txartu dela eta egoera honetan hori gertatuko zela ere garbi genekien. Kultura orohar eta euskaraz egiten dena bereziki hor bazterrean utzita izan dugu eta dugu. Eta euskara bera lehen ere arrisku taldean zegoen eta koronabirusak ere harrapatu du.
Gure ikasle eta gazte askoren euskara gune bakarra eskola da. Haien ingurua erdalduna da eta ikastetxean bakarrik entzun eta hitz egin dezakete euskara. Bideo deiak izan badituzte ere, askoz ere ordu gutxiago pasa dituzte ikasle hauek euskaraz. Uda pasa ondoren beti etortzen dira euskara herdoilduta. Hurrengo irailean askoz ere okerragoa izango da. Uda honetan apenas izango dute euskal udalekurik, telebistak ere ez du gehiegi laguntzen, interneteko haien gustoko youtuberrak ez dute euskaraz egiten eta gainera aurten sei hilabete haien inguru erdaldunean pasata etorriko zaizkigu bueltan.
Euskara aspaldian da alarma egoeran eta osasun larrialditik, etxeko itxialditik inoiz baino egoera larriagoan irtengo da. Noiz eta nola helduko diogu euskararen gaixoaldiari?
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!