Euskal Herriak kapitalari planto
Euskal Herria Kapitalari Planto aurkeztu nahi dizut gaur.
http: //www.kapitalriplanto.eus/manifestua/-n agertzen da bere aurkezpena. Bere hitzetan:
”EHKP ekimenean gehiengo sindikala eta eragile sozial ezberdinok parte hartzen dugu. Ekimenaren helburu nagusia kapitalaren barneratzearen edierazpen nagusien aurkako salaketa eta mobilizazioak bultzatzea da.
4 esparrutan egiten dugu lan:
– Enpresa transnaziolanak.
– Politika publiko pribatizatzaile eta korporazioen aldekoak.
– Merkataritza Itunak (TTIP, TISA,…).
– Kapitala defendatzen duten nazioarteko estatuen arteko instituzioak (OMC, BM, FMI, EB,…)
– Azken urteotan EHKPk ekimen ezberdinak jarri ditu martxan:
– Amazonen inguruan kanpaina
– Euskal eredu produktiboaren inguruan manifestua Manifestu honetan Funtsei buruz zera jasotzen zen: “Funtsek eskubide sozial eta laboralen murrizketak dakartzate
– Uda aurretik Europar Funtsen inguruan gida argitaratu zuten”
Hemen geratuko naiz.. Funtsak zer dira?. Erraza. Europar Batasunak gaur egungo krisiari eman nahi dion erantzun nagusia eta Enpresa handiei dirua emateko tresna. Besterik ez. Teorian lehentasuna, koronabirusaren eragin kaltegarriak leuntzeari ematen dion ikuspegi batetik abiatuta, Europako ekonomiak eta gizarteak jasangarriagoak era erresilienteagoak izatea omen da helburua, trantsizio ekologikoak eta digitalak dakartzten erronkeri eta aukerei erantzuteko ahalik eta ondoena prestatuta egoteko. Itxura besterik ez. Berdeagoa eta digitalagoa duten helburu partekatu horiek bazterrera utzi dute pandemiaren egungo egoerak eta eredu hegemonikoak eragindako krisi sakonari buruzko ikaskuntza oro. Zaintza, osasuna, habitata, mugikortasun jasangarria eta ekonomia zirkularra etab.
Gainera, Europako funtsek babesten duten trantsizio-kontzeptuak ez du inolaz ere zalantzan jartzen krisira eraman gaituen eredua eta, gainera, sendotu egiten du, kutsu berdea eta digitala erantsita. Geroko kapitalismoaren nortasun-ikurra dugu hemen
Helburu errealak besteak dira. Europatik Euskal Herrira etorri zaizkigun proposamenak ikusita, aintzinako proiektu desarrollistak berriro sustatzea, butsu berritzailez hornituta, edo krisi larrian dauden sektoreetako empresa handiak erreskatatzea eta suspertzea da helburua.
Horren truke? Ikusiko dugu baina ezer onik Euskal Herriko langileentzat. Prekaritate handiagoa eta gure kalterako erreformak.
Alternatibarik ba ahal daude? Zihur. Hemen proposamen pare bat: Fiskalitate progresiboa. Europako funtsen herri auditoretza, Alor estrateriko guztien jabetza eta kontrol publikoa, Empresa transnazionalak erregulatu …
Burujabetza, trantzizioa bidezkoa eta ekologikoa izan dadin. Benetan.
Bego Ozaeta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!