Euskal Herria ez dago salgai!
Euskal Herria Bizirik plataformak manifestazio nazionala deitu du berriro Gasteizen, martxoaren 22rako, lurra defendatzeko, egungo testuinguru ekologiko, ekonomiko eta sozialaren aurrean, eta, aldi berean, gogor salatu ditu gutxi batzuen interes ekonomikoak defendatzeko egiten ari diren politika instituzionalak. Politika horiek, eredu ekonomiko kapitalista betikotzeko ahalegina izateaz gain, hondamendi ekologiko batera garamatzate, gizakiaren biziraupena bera zalantzan jartzen duena.
“Euskal Herria ez dago salgai!” izenburua duen manifestuak argi eta garbi jasotzen ditu herritarron kezkak, bai eta enpresari handien interesak ere, Europatik etorri eta herritar guztiok zorpetu gaituzten partida ekonomikoez baliatu nahi dituztenak. Bestalde, Europako eta Frantziako, Espainiako, Nafarroako eta EAEko instituzio nagusiak jokatzen ari diren papera seinalatzen dute. Horren adibide garbia da EAEn onartzear dagoen Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorial (LPS) berria (herritarron iritzia kontuan hartu gabe eta, noski, enpresen mesedetan). Horrez gain, kapitalismo berdearen promesa faltsuetatik haratago, gaur egun bizi dugun hondamendi ekologikoari aterabidea emateko beharra aldarrikatzen dute eta horretarako ezinbestekoa deritzote gaur egungo eredu ekonomikoa gainditzea. Azkenik, salatu nahi dute lurraren defentsaren inguruan ematen ari den kriminalizazioa.
Posiblea al da manifestuan jasotako puntuekin ados ez egotea? Zapateneon ezetz uste dugu; eta, hori dela eta, martxoaren 22an Gateizen egingo den manifestazio nazionalean parte hartuko dugu. Kalean ikusiko dugu elkar!
Mikel Lacalle
(Zapateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!