Etorriko denaren beldur
Hilabete luze bat daramagu etxeetan sartuta. Batzuek borondate onez onartu dute salbuespen egoera honek behartutako konfinamendua, eta besteek isunen edota errepresio polizialaren beldur betetzen ari dira. Osasun egoera oso larria izan arren, nire ustez, gauzak beste modu batez egin zitezkeen.
Hedabidetatik eta indar politiko gehienetatik diskurtso bakarra dago konfinamenduaren beharrezkotasunaren inguruan. Inor ez da ausartzen konfinamendua publikoki kolokan jartzera eta oso ulergarria da. Zabaldu duten iritzi bateratu hau jendartearen gehiengo oso zabal eta anitz baten burmuinetan ezarrita baitago. Baina, beti bezala, gure idei propioak garatu ez ditzagun, interesatzen zaiena azpimarratzen dute eta pentsatzera eraman ahal gaituena izkutatzen dute. Pandemiaren hasieratik, adibidez, indarra jarri dute heriotzen zenbaketan, hauen arrazoia zein den asko azpimarratu gabe. Bestetik, konfinamendua edota etxean geratzea nahitaezkoa dela sinestera eraman gaituzte, baina Europako beste herrialde batzuetan konfinamendua beste irizpideen arabera ezarri da edota kasu oso gutxitan ez da egin ere.
Beldurra, kontrol sozialerako tresna eraginkorrenetarikoa izanda, kontagioak ofizialki zenbatzen hasi aurretik erabili izan dute. Ezezagunaren beldurrak inoiz ezagutu ez dugun egoera bat irenstera eraman gaitu. Eta informazio bonbardaketarekin guztiz anulatu ez dutenaren aurrean, errepresio polizial eta ekonomikoarekin mehatxatu egin dute. Beldurra eta militarizazioa jendartea kontrolatzeko, pandemia hau geratzearen erantzulea Herria bihurtzeko, eta bitartean faltan eta ezinbestekoak diren osasun bitartekoak hobetzean neurri eraginkorrik egin gabe. Kapitalismoaren logikari jarraiki, sistemak eragindako arazoen erantzuleak herritarrok bihurtzen gaituzte. Keinu txikien bitartez arazo estruktural hauen konponbidea posiblea dela sinistarazten digute, baina sistema aldatu ezean hau ezinezkoa da. Lurraren suntsiketarekin egiten duten bezala, kasu honetan ere, norbanakoen keinuek ez dituzte heriotzak ekidingo. Hurrengo birusa datorrenean, egoera berean aurkituko gaitu, hau da sistema kapitalistak zuzendutako osasun sistema ez eraginkor batekin, edo okerrago.
Okerrago diot, sozialki ondorioak izango dituelako bizitzen ari garen egoera honek. Konfinamendu egoera onartu dugu eta honekin batera harremantzeko eredu berria irentsi dugu. Areagotu dira balore kapitalistak eta hauetan oinarritutako jarrerak. Honen adibide garbia izan dira balkoietatik txibato lanak egitea, kaletik ibiltzen dena inkrepatzea, besteen kontaktuaren beldurraz bestea saihestea, polizia goraipatzea… eta abar luze bat. Harremantzeko modu berriak ensaiatzen ari dira ere, pertsonak are gehiago isolatuko dituztenak.
Sistema kapitalistaren amets preziatuenetarikoa izan daiteke bizi garen isolamendu egoera hau, norbera bere miseriekin, antolakuntzarako edota kolektibizatzeko aukera oso eskasekin. Eta konfinamendua gaindituta zaila egingo zaigu barneratutako kontrol sozialerako zenbait elementu alboratzea. Jendartearen kontrolerako gure burmuinetan sustraitako idei batzuetan sakondu baitu egoera honek: profesionalen esku gure bizitza utzi eta agindutakoari men egin; ezezaguna arrisku bat bezala ikusi, konpetentzia sustatu; arrazakeria eta xenofobia…
Euskal herrian, ta beste toki batzuetan ere, herri mugimenduan gordetzen diren beste baloreei esker, elkarzaintzan, autodefentsan eta elkartasunean oinarritutako esperientziak garatu dira konfinamendu egoera honetan. Alarma egoeraren osteko eszenatokiari aurre egiteko bide beretik jarraitu behar dugula esango nuke. Kapitalismoak ezarritako isolamendua eta eragindako indibidualismoa gainditzeko sare komunitarioak indartu behar ditugu, pixkanaka, lapurtu diguten gure bizitzaren norabidea berreskuratzearen bidean pausu sendoak eman ditzagun. Lelo zahar batek zioen bezala, gaurdanik ETORKIZUNA ESKUETAN HARTU!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!