Eskuz esku eta zatiz zati
Orain dela aste batzuk Araba Hizpidetik idatzi ninduten iritzi tartean Gasteizko Kontseilu Sozialistaren ekarpena txertatu nahi dutela esanez. Gure partetik sarritan adierazi dugun bezala, kritika politikoa beharrezkotzat jotzen dugu, gizadiaren askatasuna helburu, estrategia eraginkor eta zuzen baten bila. Gure ahotsa halabediren uhinetan presente egotea beraz norabide horretan kokatzen dugu, hau da, Gasteizen eztabaida politikoa sustatu eta gure perspektiba txertatzko: perspektiba komunista. Hilabetean behin beraz, tarte batez izango naiz kontseiluaren ikuspuntutik panorama politikoaz, koiunturaz edo abarrez hitzegiten.
Jakin nuenean lehen saioa gaur nuela, hasteko egun hoberik ez dagoela pentsatu nuen. Izan ere atzo bertan eman zitzaion amaiera Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolaturiko Gazte Topagune Sozialistari, bost egunez Altsasun garatu dena.
Antza denez, komunikabide handiek ez diote ahotsik eman nahi izan halako ospakizun bati, zeinak 1500 kide inguru batu dituen egunero, eta 2000tik gora izan gara momentu gorenetan. Bada urte t’erdi halako ekimen jendetsurik ikusi ez dugula Euskal Herri osoan, eta atzo twitterren norbaiti irakurri nion gisa, dozena bat gaztek botiloia egiten bai ematen dute albistegietan matraka emateko, honek ordea hitz erdirik ere ez du merezi… Zergatik? Argi dago euskal gazteri langilearen artean indarra hartzen ari den proposamen politiko iraultzailea deserosoa zaiola aipatu medioei, bai eta haien burua “alternatibotzat” duten horiei ere…
Urriaren 8tik 12ra beraz egitarau oparoa izan dugu Altsasun, Mugimendu Sozialistaren tesi estrategikoak mahaigaineratu eta sakontzeko, analisi politikoak plazaratzeko, eztabaida bultzatzeko, eta hori guztia kirol, musika, tailer eta bestelako aisialdi eskaintza batekin batera, Euskal Herri osoko militanteak batu eta elkar ezagutzeko balio izan duena.
Baina azpimarratu nahiko nukeena zera da: bost egun hauek erakutsi digutena Mugimendu Sozialistaren garapenaren nolakotasuna da, finean, azken urte t’erdian ezin izan baitugu gure gaitasunen magnitudea ikusi. Ordea, eskualdez eskualde, militante sozialistok lanean ibili gara, pixkanaka, gaitasunen arabera, hamaika izan direlarik aurrera eramandako borrokak, kanpainak… Eguneroko lan umil horren fruitu gisa ulertu behar dugu Topagunea. Hala, orain dela bi urteko topagunean 500 kide inguru batzetik aurtengo honetara emandako salto ikaragarria uler dezakegu.
Horregatik, halako ekimenak babesten dituen orori dei egin nahi diot gurera batu dadin, egiten ari garena gustoko duzuen horiek laguntzeko aukera duzue, eta gure buruari jarri dizkiogun helburuak ikusita, argi izan zuek guztien laguntza ezinbestekoa dugula. Horrela, hurrengo topagunea montatzerakoan, atzera begiratu eta emandako saltoa zelakoa izan den komentatzen arituko gara.
Xabi Losada
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!