Errelatoa
Azken asteotan, asko idatzi eta hitz egin da 47 auziperatuek Madrilen sinatutako akordio judizialaren inguruan. Asko izan dira akordioa defendatzeko erabili izan diren argudioak, eta asko ere, horren kontra entzun ditugun kritika politikoak. Hala ere, niri, akordioaren arrazoiak edota zer suposatzen duen kezkatzeaz gain, hain aipatua izan den errelato hitzak pentsarazi egin dit. Zer dela eta, entzuten dugun hainbeste errelato hitza azken hamarkadan politikagintzan? Zer esan nahi du errelato hitzak eta ze zentzu ematen dio errealitatearen gaineko azterketari?
Errelato hitza, hiztegi etimologiko batean begiratuz gero, relátus hitz latinotik datorrela ikus dezakegu. Eta hitz honen azterketa sakonago batek dio gertatutako zerbait helaraztearekin zerikusia duela. Kontakizun edo ipuin laburrekin lotzen ohi dela ere esaten dute.
Errelatoaz edo errelatoetaz mintzatu izan denean helburu ezberdinekin egin da. Batetik, herritarren arteko balizko elkarbizitza bati begira errelato ezberdinak entzutearen beharra defendatzen da. Bestetik, Euskal Herrian azken hamarkadetan bizitako gatazka politikoaren inguruko irakurketa politiko ezberdinen arteko lehiaz ari da. Batak bestea elikatzen badu ere.
Errelatoa edota errealitatearen gaineko interpretazioa ez da subjetibitate pertsonalari lotzen den zerbait. Guztiz lotuta dago barneratuta daukagun pentsatzeko metodoarekin eta munduan, gure burua kokatzen dugun tokiarekin. Beraz, errelato hitza berria izan arren, aspalditik datorren auzia da errealitatearen gaineko azterketa eta horren inguruko irakurketa politikoen arteko lehia.
Baina errelato hitzak subjetibitate pertsonalari egiten dion erreferentziari esker, pentsarazi ahal digu edozein errelato onargarria izan daitekeela. Hemen dago arriskua: subjetibitatearen izenean, berriz benetako errealitatea izkutatzeko tresna berri baten aurrean aurkitzea. Hamaika dira eta izan dira, boterea dutenek erabiltzen dituzten trikimailuak zapalduta gaudenok zapalduta gaudela ezkutatzeko. Indartsuenetarikoa, errealitatea, bai iragana zein oraina, desitxuratzea zapalkuntza bera desagerraraztera arte, edota zapalduak zapaltzaile gisa agertu arte. Errelato hitzak errealitateari ematen dion subjektibitate hori honetarako baliatu ahal da.
Errelato hitza beharrean, Historia idazteaz hitz egingo bagenu pisu bera emango genioke? Ez al darama errelato hitzak bere baitan iragana interpretatzeko modu bat?
Bukatzeko, azken hausnarketa errelato hitzetik, oso lotuta dagoen memoria historikora jauzi eginez… Zer gertatu da Euskal Herrian Irailaren 27arekin? Nola da posible, urteetako lanaren ondorioz, egun, Euskal Herriko auzorik politizatuenetariko batean, gazte batek Gudari Eguna zer den galdetzea?
Errelatoaz asko mintzatu arren, gure historia ahazten ari garela esango nuke. Bide honetatik, orainean noraezean gabiltza eta etorkizuna galtzeko arriskuan gaude.
Itxaso Viñe
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!