Eraso sexistak gure espazioetan: lanketa kolektiboak aztergai
Lurralde Askea
Erasoen kargu egin, modu patriarkalak birproduzitu gabe: ideiak, esperientziak, saiakerak.
Gizonok eraso egiten jarraitzen dugu: ez gizonak oro har, ez «beste» gizonak soilik; gu gizon «sozialistak», gu «abertzaleak», gu «feministak» ere. Zergatik erasotzen dugu gutako batzuk? Nola jokatzen dugu gainontzekook, gure espazioetan gertatzen diren edo gure kideek burutzen dituzten erasoen aurrean? Nola jokatu beharko genuke?
Gutxiegitan egiten gara erasoen kargu. Egiten saiatzen garenean, sentsibilitatea eta jakintzak faltan ditugula ohartzen gara.
Saioan gure buruak interpelatu nahi ditugu, goxotasunez baina zorrotz, bi ideia nagusiren inguruan: erasoen aurrean hartu dezagun dagokigun erantzunkizuna; egin dezagun justizia eredu zigortzaile eta patriarkalaren logikekin hautsiz, gure buruak eta jendartea eraldatzeko norabidean.
Horretarako erremintak eztabaidatu eta garatu nahi ditugu. Erasoen eta gure jarreren inguruko hausnarketa politikoak konpartituz, batetik; gure espazioetan gertaturiko erasoen lanketa esperientzia praktikoak ezagutuz, bestetik. Gure artean izango ditugu erasoen eta horien kudeaketaren inguruko euren esperientziak azaltzen:
– Jabi Arakama (Gizoneneako kidea eta Iruñerrian hainbat eraso kudeatu dituen lantaldeko kidea)
– Errekaleor auzoko gizon batzuk.
– Euskal Herriko musika talde bateko kide bat.
Lemoako Topagunean, Apirilaren 20an, goizeko 10etan. (Gizonentzako* saio ez-mistoa)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!