Emakumeon sexualizazioa eta merkantilizazioa. Askatasuna ala dominazioa?
Asko dira askatasun indibidualaren izenean justifikatzen diren eta emakumeon sexualizazio zein merkantilizazioan sakontzen duten praktika zein fenomenoak: foku mediatikoan egon den alokairu sabelen merkatua, prostituzioa, pornografia edota batzuen ustez horren demokratizazioa ekarriko duten Onlyfans bezalako plataformak, besteak beste. Baina, zer dago horien atzean?
Praktika horien aldeko diskurtsoek emakumearen sexualitatearen askapena aldarri gisa erabili eta bakoitzaren borondate indibidualean jartzen dute arreta. Horrela, emakumea objektu sexual gisa ulertzen duen ikuskeran sakondu egiten dute, eta baita askatasun indibiduala eskubide kolektiboen gainetik jarri ere.
Ondorioz, emakumea kontsumorako objektu sexual gisa sozializatzearekin batera, haren aurkako biolentzia normalizatu egiten da. Orduan, emakumeon arteko ezberdintasun ekonomikoek guztiz baldintzatzen dute bakoitzak bere babesa ziurtatzeko izango dituen mekanismoak, emakume langileok guztiz babesgabe geldituz.
Beraz, burgesiari ekoizpen adar berrien irekiera zein etekin ekonomikoen gorakada ahalbidetzen dizkion kulturak emakume langileon aurka egiten du hamaika modutara. Estetikaren industriaren hazkundearekin batera aparientzarengatiko kezkak datoz; eduki sexuala produzitzen duten enpresen zein horretarako aukera eskaintzen duten plataformen hedapenarekin batera emakumeon iruditegi sexualizatua normalizatzen da, eta indarkeria matxista egunerokoan txertatzen da.
Horren guztiaren adierazle gisa ondorengo datuak ditugu: Espainiar estatuko mutil gazteen %70k pornografia kontsumitu du, eta gizonen %20k zerbitzu sexualengatik ordaindu du. Bitartean, emakumeen %21,7k eraso sexualen bat jasan du, eta 20 urtetik beherako nesken %14 sexu harremanak izateko presionatua sentitu da. Bestalde, elikadura jokabidearen nahasmenduak bikoiztu egin dira 2019tik Araban.
Hortaz, horrelako fenomenoek emakumeok askatzen gaituzte? Borondatearen izenean justifikatu daitezke? Eta, batez ere, ze ondorio dituzte emakume langileongan eta nortzuk dira honetatik etekinak ateratzen dituztenak?
Guzti honetan sakontzeko ITAIAtik hainbat hitzaldi antolatu ditugu hiriburu desberdinetan. Gasteizen, zehazki, maiatzaren 27an dugu hitzordua, eguerdiko 12:00etan Landatxo Gizarte Etxean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!